Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak asteburu honetan

Kluben arteko finalak asteburu honetan. GEPF

Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak asteburu honetan

Gomazko paleta eta zesta-puntako finalak abenduaren 1ean eta 2an

Gipuzkoako pelota txapelketen denboraldia aurrera doa eta gaur, abenduaren 1ean, eta bihar Ezker Hormako Kluben Arteko bi final jokatuko dira: gomazko paletakoak (nagusiak 1. eta 2. maila) eta zesta-puntakoak (kadeteak, jubenilak eta nagusiak 1. eta 2. Maila).

Gaur ostiralean gomazko paletako bi finalak jokatuko dira, 18:30ean, Zarautzko Aritzbatalde pilotalekuan. Lehenengo partidua nagusien 2. mailakoa Zarautz 2 (Javier Daguerre-Julen Loidi) eta Beotibarren (Odei Arregi-Mikel Goitia) artekoa. Ondoren, nagusien lehenengo mailakoa jokatuko da Lagunak (Kepa Arrizabalaga-Gorka Lizarralde) eta Danok Bat (Igor Elezgarai-Xabier Garalde) elkarteetako bikoteen artean.

Bihar, abenduaren 2an, zesta-puntako lau finalak jokatuko dira 16:30etik aurrera Hondarribiako Jostaldin: kadeteetan Danok Bat 2 (Alain Agirregomezkorta-Izei Garcia) eta Zumaia 1 (Mikel Silveti-Marlon Watkins) artekoa; jubeniletan Hondarribia 1 (Mattin Bereau-Iker Enparan-Manex Zamora) eta Danok Bat (Oinatz Agirregomezkorta-Ekhi Lete) artean; nagusien 2. mailan Danok Bat (Aitor Andonegi-Zuhaitz Arrillaga) eta Hondarribia (Oier Kanpandegi-Oier Rodrigo-Joseba Zuloaga) artean; eta nagusien lehenengo mailan Zumaia 1 (Cosme Aguirre-Gonzalo Aguirre-Unai Uranga) eta Hondarribia (Andoni Laloo-Jagoba Narbarte-Julen Basterra-Zugaitz Sallaberry) artean.

Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta