Txantxangorri aldizkaria saltoki, taberna eta jatetxeetan doan banatzen da, baita harpidedunei ere. Guztira 3.000 ale banatzen ditugu hilabetero, 10.000 irakurle baino gehiagorengana iristen gara.
Tolosaldetik hedatzen bagara ere, Gipuzkoako 40tik gora herritan banatzen dugu aldizkaria, baita Nafarroako batzuetan ere, hala nola, Leitza eta Lekunberrin. 250 denda baino gehiagotan aurki daiteke aldizkaria.
Txantxangorri aldizkarian iragartzea edozein enpresa edo elkarteren esku dago. Irakurle fidel eta konprometituak ditugu, aldizkaria hilero-hilero bilatu, jaso eta irakurtzen dutenak. Bereziki aproposa da bertako enpresa eta komertzioetzat.
Bestalde, denda edo komertzio bat baduzu eta Txantxangorri aldizkaria bertan uztea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.
Ale
Irakurle
Herri
Denda
txantxangorri@txantxangorri.info