Nor gara?

Txantxangorri Aldizkaria

Gertukoa, tradizioaren jakinduriatik etorkizunera begiratzen duena. Ondoko bizilaguna ezagutu eta elkarlanean aritzea gustuko duena. Hau da Txantxangorri aldizkariaren funtsa.

 

Sortzez anoetarra, baina Gipuzkoa osoa begi-bistan duena.

Txantxangorria

Agurtzane Nuñez Yarza

Txantxangorri aldizkariko sortzaileetako bat. Kazetaritzan eta Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua, Vocentoko Multimedia Kazetaritza Masterra, eta dinamizatzaile soziokulturala.

Amaia Nuñez Yarza

Txantxangorri aldizkariko sortzaileetako bat. Kazetaritzan eta Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua, Vocentoko Multimedia Kazetaritza Masterra, eta dinamizatzaile soziokulturala.

Maite Villaverde – Mairus

Txikitatik idazten du poesia eta 2012tik Txantxangorri aldizkarian argitaratzen ditu. Sare sozialetan ere badu bere lekua. Hemen jarraitu dezakezu

Olivia Sánchez

Eskulanak dira bere bizitza. Diseinatzaile grafikoa, bereziki gustuko du materialak berrerabili eta gauzei bigarren bizitza ematea.

Martin García Garmendia

Historia, etnografia, biologia, eskalada… naturarekin erlazionatutako proiektu ugaritan parte hartu du. Lemniskata Goierriko Zientzia sare herrikoieko kidea da. Hainbat monografiko argitaratu ditu, bai Beasaingo Paperak bilduman, baita Lemniskatakoan.

Txomin Garmendia

Bertsolari ezaguna, garai bateko euskal giroa ederki ezagutu eta bertsoetan jartzen du.

José Antonio Pagola

Teologo aski ezaguna, liburu ugari argitaratu ditu.

Joxe Landa

Urteak daramatza eguraldia aztertzen. Baserri-lanetarako eguraldiak duen garrantzia ondo ezagutzen du.

Julian Bereciartua

Medikuntza izan du lanbide urte askotan. Inoiz ez da nekatu osasun zein gastronomia arloko aholkuak emateaz. Hainbat liburu eta artikulu argitaratutakoa da.

Xabier Agirre

Bere lanbidea oso ezberdina den arren, historia eta arqueologia zaletua da gaztetatik. Urte ugari daramatza lurraldeko zein beste probintzietako herrixken inguruan ikasten. Azken aldian, aurkikuntza berriak ere egin ditu, www.euskal-herria.org atarian zintzilikatzen dituenak.

Mikel Olano

Basozaina ogibidez, txorien ezagutza handia du.

Paco Lizarralde

Historia eta istorio-zalea, hainbat liburutan ere parte hartu du azken urteetan.

Alberto González

Biologian lizentziatua, natura, etnografia eta arkeologia gaiak lantzen ditu bere Basozaina.com webgunean. Hilharriak taldeko kidea ere bada.

Berarekin harremanetan jari nahi baduzu, idatziozu otia@basozaina.com helbidera.

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta