Tolosako XIV. Hondartza Bolei Txapelketa irailaren 3tik 7ra jokatuko da

Hondartza bolei txapelketako partidak zuzenean

Tolosako XIV. Hondartza Bolei Txapelketa irailaren 3tik 7ra jokatuko da

Tolobolei elkarteak antolatutako hondartza bolei txapelketa Larramendi plazan jokatuko da aurten

Txantxangorri aldizkaria

Tolosako XIV. Hondartza boleibol txapelketa jokatuko da abuztuarez 31tik irailaren 4ra. Aurtengo txapelketan 24 talde mistok eman dute izena, guztiak ere Tolosako tabernek babestuak. Duela urte batzuk partiden egoitza aldatzen hasi ziren Tolosako plaza ezberdinak txandakatuz, eta aurten partida guztiak Larramendi plazan eraikiko diren kantxatan jokatuko dira.

Izena emateko eta informazio gehiagorako toloboleitxapelketa@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke. Aurten berrikuntza bat sartu da txapelketatan: talde bakoitzeko kideen erdiak gutxienez Toloboleiko kide izan behar du.

Beraz, bost egunetan Larramendi plaza boleibolean jokatzeko hondartza bihurtuko da.
Tolobolei elkarteak urteak daramatza Hondartza Bolei Txapelketa antolatzen. Urtean zehar Tolosako Ferialekuan dute gunea, eskolak emateko eta entrenatzeko egokitua. «Bazkide kuota urtean 50 eurokoa da», argitzen dute elkarteko ordezkariek, txapelketa antolatzeaz gain, elkarteak eskaintzen eta antolatzen dituen gainerako entrenamendu eta txapelketak aurrera ateratzea ahalbidetzen duena.

Urtero bezala Txantxangorri aldizkarian ikusi ahal izango dituzue zuzenean Txapelketako partida guztiak.




Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta