Tolosako XI. Hondartza Bolei Txapelketa abuztuaren 31tik irailaren 4ra jokatuko da

Tolosako XI. Hondartza Bolei Txapelketa

Tolosako XI. Hondartza Bolei Txapelketa abuztuaren 31tik irailaren 4ra jokatuko da

Tolobolei elkarteak antolatutako txapelketa Larramendi plazan jokatuko da aurten

Txantxangorri aldizkaria

Tolosako XI. Hondartza boleibol txapelketa jokatuko da abuztuarez 31tik irailaren 4ra. Aurten ere 32 talde mistok parte hartu ahal izango dute, Tolosako tabernek babestuak. Berrikuntza bakarra jokalekua da: partiduak Larramendi plazan jokatuko dira, aurreko edizioetako Euskal Herria plazaren ordez.
Izena emateko eta informazio gehiagorako toloboleitxapelketa@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke.
Beraz, bost egunetan Larramendi plaza boleibolean jokatzeko hondartza bihurtuko da.
Tolobolei elkarteak urteak daramatza Hondartza Bolei Txapelketa antolatzen. Urtean zehar Tolosako Ferialekuan dute gunea, eskolak emateko eta entrenatzeko egokitua.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta