Ibilbidea Amezketa inguruan

Ibilbideak: amezketa inguruak

Ibilbidea Amezketa inguruan

Amezketako plazatik hasiko dugu ibilbidea. Plaza zeharkatu eta frontoi zaharraren atzetik pasako gara, errepideraino. Hortik espaloia jarraituko dugu, lehenengo paperfabrikaren ondotik igaroz, gero eskola eta Altuna anaiak pilotalekuaren ondotik, eta amaieran Erretoretxearen aurretik igaroko gara.

Aurrera jarraituz, errekaren ondora iritsiko gara. Segituan eskuinean zubi bat ikusiko dugu, Urzabal auzora doana. Zubia zeharkatu eta errepidean gora igoko gara, errota pasa arte.

Bertan eskuinera basoan barrena doan mendi bide bat ikusiko dugu. Hortik jarraituko dugu, aldapan gora. Ia ordu laurdeneko aldapa igoko dugu, berriro ere zementuzko bidera iritsi arte. Orduan, maldak pixka bat gehiago jarraituko du. Minutu batzuetan baserri batera iritsiko gara eta hortik aurrera bidea lauagoa bihurtuko da.

Aurrera jarraituz, bi etxeen aurrean bidegurutze batera iritsiko gara. Zuzen jarraituko dugu, hemendik aurrera bidea aldapan behera hasiko da. Hogei bat  minuturen ondoren Amezketatik Abaltzisketara doan errepidera iritsiko gara. Eskuinerantz jarraituko dugu, aldapan behera, errepide bazterretik.

Ia ordu beteko ibilbidea daramagunean Amezketako lehenengo etxeetara iritsiko gara. Jolas parkearen aurretik eskuinera doan errepidea jarraituko dugu, espaloia jarraituz, eta hurrengo bidegurutzean eskuinera eginez plazara iritsiko gara berriro.

  • Iraupena: 1 h.
  • Zailtasuna: erraza
  • Desnibela: 119 m.
  • Distantzia: 4 km.
  • Irteera: Amezketa

Idatzi zure iritzia

Zurriola correduria de seguros
CDI Informatika
Tolosa motor
Dentieder hortz klinika
Gruas y Transportes Urbieta