Igeldotik Oriora ibilbidea

Ibilbidea: Igeldotik Oriora

Igeldotik Oriora ibilbidea

Igeldotik abiatuko dugu ibilbidea. Elizaren ondotik aterako gara eta beherako bidea hartuko dugu, errepide nagusira iritsi arte. Bertan, ezkerretarantz joango gara, hasieran espaloitik eta ondoren errepide izkinetik bertatik.

Hasierako metroak goruntz egingo ditugu, hilerria pasa eta meteorologia-behatokira iritsi arte. Hortik aurrera, bidea nahiko laua bihurtuko da. Ordu laurden inguru ibili ondoren, bidegurutze batera iritsiko gara. Ezkerretik, errepide nagusia jarraituz, egingo dugu aurrera.

Minutu batzuk ibilitakoan, herri-gunetik aterako gara eta segituan aldapan gora egingo du bideak. Hamabost minutu inguruz bidea altuera hartzen joango da, eta ondoren, nahiko laua bihurtuko da.

Ordu bete inguruko bidea daramagunean, Orio-Igeldoko atsedenlekura iritsiko gara. Errepidearen, beste aldean, berriz, Igeldoko parke megalitikoa dago.

Bidean aurrera egingo dugu eta minutu gutxian Orioko bentara iritsiko gara. Aurrera egingo dugu errepidetik, inolako bidezidorrik hartu gabe. Aurrerantzean aldapan behera hasiko da ibilbidea.

Hamar bat minutu beranduago, aldapa handiena jaisten hasiko gara, ia 300 metroko desnibelarekin, basoan barrena eta bihurgune batzuekin. Bi ordu inguru oinez daramagunean, Orioko sarrerako biribilgunera iritsiko gara. Hondartzara zuzenean joateko biribilguneko eskuineko lehen irteera hartuko dugu, eta eskuinean dagoen bidetik, hogei minututan jaitsi ahal izango gara. Bertatik, eskuinerantz iritsiko gara hondartzara, eta ezkerrerantz alde zaharrera joango gara.

  • Iraupena: 2 o. 15 min.
  • Zailtasuna: ertaina
  • Desnibela: 340 m.
  • Distantzia: 11,1 km.
  • Irteera: Igeldo

Idatzi zure iritzia

Zurriola correduria de seguros
CDI Informatika
Tolosa motor
Dentieder hortz klinika
Gruas y Transportes Urbieta