Donostiak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa

Herriarteko pelota txapelketako finala. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

Donostiak irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa

Kluben arteko txapelketan ere Donostiako Errepala elkarteko bikotea gailendu da

Txantxangorri.info

Gipuzkoako Txapelketako Herriarteko Pala Txapelketa Donostiako taldearentzat izan da, Errenteriaren aurka irabazita. Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan jokatu ziren partidak ekainaren 10ean.

Bi partida zeuden jokoan, larruzko paletaz eta pala motzean, eta partida bana irabazi zuten errenteriarrek eta donostiarrek. Alabaina, tanto kopuru gehiago egin zituen Donostiak, txapelketako garaipena lortuz.

Lehenengo larruzko paleta finala jokatu zen. Ibon Eskisabel eta Ruben Pichel errenteriarrek 35-22 irabazi zieten Josetxo Amiano eta Aitor Brosa donostiarrei. Segidan, pala motzekoan, Xabier Ibargarai eta Iñigo Navarro donostiarrek lortu zuten garaipena, 40-10, Yorel Martinez eta Abel Pichel errenteriarren aurka.




Errepalak irabazi du Kluben Arteko Gipuzkoako pala txapelketa

Kluben arteko pelota txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa

Gipuzkoako Txapelketako 2023ko Ezker Hormako Kluben Arteko finala Errepalako, Errealeko pilota saileko, bikoteak irabazi zuen Andoaingo Gaztelekuko bikotearen aurka. Xabier Ibargarai eta Jon Zumeta 45-32 emaitzarekin gailendu ziren Ibon Altunak eta Koldo Poncek Osatutako bikoteari.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta