2. Antzerkialdia antolatu dute Aiztondon

Aiztondoko 2. Antzerkialdia | 2º Antzerkialdia

2. Antzerkialdia antolatu dute Aiztondon

Asteasu, Aduna, Larraul eta Zizurkilen artean antolatu dute II. Antzerkialdia, hiru asteko antzerkian zentratutako egitarauarekin

Agurtzane Núñez Yarza

Aiztondoko Antzerkialdiaren bigarren edizioa ospatu dute bailarako lau herrietan. Apirilaren 10etik 26ra, antzerkian zentratutako programazio zabala antolatu dute lau herriek haur zein helduentzako eta, besteak beste, ipuin kontaketak, magia saioak eta bakarrizketak izango dira.

Aurten hamaika antzerki obra ikusteko aukera egongo da Aiztondon. Haurrentzako programazioa izango da zabalena eta, ohikoa den bezala, Otaño eta San Millan ikastetxeetako ikasleek ere beraien antzezlana aurkeztuko dute.

Ekitaldi ia guztietarako sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte. Jon Plazaolak Zizurkilen eskainiko duen ‘Irabazi’ bakarrizketarako sarrerak hiru eurotan egongo dira salgai. Antolakuntzak puntualtasuna eskatzen du.



Aiztondoko II. Antzerkialdiko egitaraua:

Aduna

  • Apirilak 19. ‘Kutsidazu bidea Ixabel’, Berrobiko Txalo Talo taldeak, 21 30 frontoian.
  • Apirilak 26. Behibi’s antzerki taldearen ‘Egunen Batean’. 16 15 Elordi lokalean.

Asteasu

  • Apirilak 10. ‘Uxa Uxa Beldurra’. 15:00 Pello Errota Eskolan.
  • Apirilak 24. ‘Munduari bira 80 egunean’ 15:15ean Pello Errota Eskolan.
  • Apirilak 25. ‘Futbolistok’ Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik. 19:30ean ikuskizun aretoan.

Larraul

  • Apirilak 23. Yogi ipuinak. 18:00etan erabilera anitzeko gelan.

Zizurkil

  • Apirilak 15. ‘Beldartxo jatuna’ HH3-5 arteko haurrentzat. 11:00etan Atxulondo Kultur Etxean.
  • Apirilak 16. ‘Frankenstein’ LH1-3 arteko haurrentzat. 11:00etan Atxulondo Kultur Etxean.
  • Apirilak 17. ‘Hodei magoa’ HH3-5 arteko haurrentzat. 11:00etan Atxulondo Kultur Etxean.
  • Apirilak 18. Otaño eta San Millan ikastetxeetako haurren emanaldia. 11 00etan Atxulondo Kultur Etxean.
  • Apirilak 21. ‘Irabazi’ Jon Plazaolaren eskutik. Sarrerak 3 eurotan. 19:00etan Atxulondo Kultur Etxean.



Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta