Aizpea Goenaga: «Bizitzak sorpresak ematen ditu, irekia egoteak hori garatzeko aukera oso politak sortzen ditu»

Aizpea Goenaga

Aizpea Goenaga: «Bizitzak sorpresak ematen ditu, irekia egoteak hori garatzeko aukera oso politak sortzen ditu»

Aizpea Goenaga > Aktore, zuzendari eta idazlea

Agurtzane Núñez Yarza

Oso gaztetan aktore moduan hasi bazen ere, bere ibilbidea norabide askotan zabaldu da. Telebistan zein antzerkian egin du lan aktore, baita zuzendari eta idazle ere, eta hainbat liburu ere argitaratu ditu. Egun, horrez guztiaz gain, Oiasso Museoko koordinatzaile da, alor guztietan sakontzeko aukera eskaintzen diona.

-Aktorea, gidoilaria, zuzendaria, idazlea… Batetik bestera pasatzea naturala izan da zuretzat?

-Bai, egoerak ere baldin-tzatzen dizu. Poliki-poliki, modu natural batean uztartzen dituzu guztiak, aktore lana, zuzentzea eta idaztea. Aktore lanetan hasten zara, baina ordu batzuetan bakarrik lan egiten duzu eta idaztea gustatzen zitzaidanez, antzerkia idazten hasi nintzen. Ipurbeltz aldizkariko zuzendaria ere izan nintzen. Gero telebistan hasi nintzen, eta telebistarako idazten ere bai, programak zuzen-tzen. Hirurak lotuta daude eta ofizioan oso normala izaten da, hizkuntza hori ezagutzen duzulako eta nola garatu nahi duzun buruan daukazulako.

-Baten bat nahiago duzu?

-Hirurak, iruditzen zait. Egia da momentu askotan igual aktore lana egiten baduzu esaten duzu ‘gustatuko litzaidake idaztea’… zuzen-tzea ere asko gustatzen zait. Azken boladan asko lan egin dut aktore bezala, asko gustatzen zait ekipoekin egotea, zeren idaztea bakarkako lan handiagoa da eta faltan botatzen duzu jendearekin egotea.

-Idatzi dituzun lanetan emakumeen inguruko gaiak nagusi izan dira.

-Bai, asko landu dut emakumeen inguruko egoera, indarkeria ere bai, ez emakumeena bakarrik, baizik eta gure herriko egoera eta bizikidetzaren gaia. Orain dela gutxi Nueva Yorkeko an-tzerki batean ‘Invisibles’ nire obra estreinatu zen, eta horrek poz handia ematen dit. Egin dudan azkena ‘Esquinas’ izan da, aurretik ‘Omenaldia’ egin nuen, eta Atxagaren ‘Zeru horiek’ liburuaren pelikula bat egin nuen telebistarako. Egia da indarkeria modu batera edo bestera oso deigarria egin zaidala eta hausnarketarako gai oso inportantea izan dela nire kontakizunetan.

Aizpea Goenaga Sormenaren Kabiko epaimahaikide

-Orain Oiasso museoan zara koordinatzaile, zure ibilbidean egindako guztia elkartzen da bertan.

-Antzerkia edo aktore lana ez dut utzi, baina hemen aplikatzen ari naiz, an-tzerki klasikoa bultzatzeko ahalegina egiten, literatura klasikoa sustatzen gure sortzaileen eskutik edota museoak dauzkan ezagutzak partekatzen. Askotan uste dugu jaio garenetik ezagutzen dugula mundua eta interesgarria da atzera begira-tzea kultura klasikoek zer ekarri diguten ezagutzeko. Pandemiarekin, esate baterako, zer izurrite egon diren historian zehar eta zer ondorio ekarri dituen; orain kostako gastronomiari buruzko erakusketa daukagu.

-Azkeneko hilabeteetan dena geldirik egon da. Uste duzu kulturaren egoera aurrerantzean hobetuko dela?

-Ez da hobetuko, uste dut okerrera egingo duela. Enpresa handiek seguruenik kontratazioetan, ekipoetan, eta abar, ajusteak egiteko baliatuko dute. Gainera, mundu guztiak onartzen du egoera txarra dela edo alde egiten dugu, esfor-tzu hori onartzeko. Eskertu behar da hainbat udalek egin duten ahalegina kontratazioak egiten hasteko eta gauzak martxan jartzeko, nahiz eta jakin defizitarioa izango dela oraingoz, jende askok beldurra duelako. Kultura beti izan da marjinala, ez da inoiz begiratu behar batzuk dituen sektore bat bezala, eta egoerak oso konplikatuak dira askorentzat. Kuriosoa da, kultura hain lagungarri izan eta gero, jendea tabernetara dijoa. Guk museoa irekita daukagu baina turismoa geldirik dagoenez ez da asko mugitzen. Jendeari ailegarazi nahi diot gertuko museoak ezagutu beharko genituela, oso museo interesgarriak ditugulako inguruan, familiarekin edo lagunartean joateko sekulako planak direnak. Ez gaitezela museoetara joan bakarrik kanpora goazenean.

-Aktore bezala hasi zinenean, pentsatzen zenuen zure ibilbidea hainbeste zabalduko zela?

-Ezta pentsatu ere! Museo batean lan egingo nuela inondik inora, baina, egian esan, ikaragarri gustura nago. Azkenean kulturak orokorrak dira, gustatzen zaidana ikasten ari naiz, eta eskaini dezakedana eskaintzeko aukera ematen dit. Ez da bakarrik museoa, inguruan beste elementu ba-tzuk daude, Hirukuru-tzeta, Santa Elenako nekropolia, Dies Oiassonis Erromatar jaialdia, aurten ezin izan dena egin, Ficab zine arkeologiko jaialdia azaroaren amaieran… Alde horretatik oso aberasgarria da. Horiek dira bizitzak ematen dizkizun sorpresak, eta irekia egoteak ematen dizkizu aukera oso politak hori garatu ahal izateko. Zorionez, gure ofizioak ere, sormenak, ematen dizu aukera gauza horiek zureganatzeko eta zure mundua aberasteko.

-Alkizako Sormenaren Kabian ere epaimahaiko kide zara, zer motako proposamenak espero dituzu?

-Nik espero dut ahalik eta proiektu diferenteenak egotea. Sormena ezin da mugatu, bestela ez litzateke Sormenaren Kabia izango. Neretzat oso gogorra da, proiektuak zure eskura iristen direnean maitemintzen zara proiektuez, ikusten duzu zer ibilbide izan dezakeen, eta betikoa, badago muga bat, bi proiektu aukeratu behar dira.

Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta