Ugarteko Errosarioko eliza | Amezketa

Ugarteko Errosarioko Andre Mariaren eliza, Amezketan Argazkia Nuñez

Ugarteko Errosarioko eliza | Amezketa

Amezketako Ugarte auzoan dago kokatuta Errosarioko Andre Mariaren eliza. Gaur egungo eraikuntza XVI. mendekoa da, 1568an agertzen da dokumentuetan lehen aldiz, baina parrokia lehenagotik zegoela erakusten du portada erromanikoak, Gipuzkoako erakusle zaharrenetarikoa dena. Sarreran hiru arkiboltadun erdi-puntuko arkua du. Hala ere, aurrean eraikitako apaiz-etxeak ez du sarrera osorik ikusten uzten. XVII. mendean eraikinari alboetako kapilak gehitu zitzaizkien.

Erretaula nagusia Pedro de Latijerak egin zuen 1684 urtean, eta 1703an Francisco Barrenecheak egin zituen irudiak. Ondorengo urteetan irudiei urreztatu egin ziren. Irudi nagusiak Errosarioko Andre Maria erakusten du Jesus haurra besoetan duela, esku batean liburu bat eta bestean bedeinkapena emanez dagoena. Alboetan Santo Domingoren eta San Franciscoren irudiak daude. Goiko aldean, berriz, Kristo gurutziltzatua dago, San Juan eta Ama Birjinaren irudiekin. Gainera, San Joseren eta San Luis Gonzagaren irudiak daude beste erretaulatan.

Jaiak urriaren 7aren inguruan ospatzen dituzte, Errosarioko Andre Mariaren egunean. Mezaren ondoren, Errosarioko Andre Mariaren pausua ateratzen dute auzoan. Nabarmena da ere Ugarteko Ingurutxoa, egun horretan dantzatzen dena. Bedaioko Ingurutxoarekin batera, mota horretako dantzen erakusle bakarrak dira Gipuzkoan.

Idatzi zure iritzia

Zurriola correduria de seguros
CDI Informatika
Tolosa motor
Dentieder hortz klinika
Gruas y Transportes Urbieta