Gipuzkoa Encounterra birtuala izango da aurten

Gipuzkoa Encounter

Gipuzkoa Encounterra birtuala izango da aurten

Datorren asteburuan, martxoaren 26tik 28ra, zegoen aurreikusia Gipuzkoa Encounterra Tolosako Usabal kiroldegian. Egoera berezia dela eta, topaketa fisikoa bertan behera geratu da, baina antolatzaileek ‘Geratu Etxean Edition’ izenekoa antolatu dute, parte hartzaileek beraien etxeetatik sartu ahal izan daitezen.

Aurrekoetan bezala, 456 plaza izango dira. Jada topaketan parte hartu nahi zutenentzako salduak zeuden sarrerak, baina egoeragatik, guztiei dirua itzuli zaie eta beren lekua gorde zaie online parte hartu ahal izan dezaten. Norbaitek bere tokiari uko egingo balio, orduan itxaron zerrendan izena emandakoei irekiko litzaieke aukera.

Hiru egunez, ostegunetik larunbatera, urteroko moduan antolatzen diren hainbat ekitaldiez gozatu ahal izango dute parte hartzaileek: jokoak, software librea, hardwarea edo arte digitala. Ekitaldiez gain, hainbat hitzaldi izango dira Encounterraren baitan, eta antolatzaileek modu irekian, doan, emango dituzte Encounterrean parte hartu ezin izango dutenentzako.

Hitzaldiak Euskal Encounterren Twitch kanalean eskainiko dira: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Idatzi zure iritzia

Zurriola correduria de seguros
CDI Informatika
Tolosa motor
Dentieder hortz klinika
Gruas y Transportes Urbieta