Lazkaotik Zaldibiara ibilbidea

Lazkaotik Zaldibiara

Lazkaotik Zaldibiara ibilbidea

Lazkaoko Lazkao txikiren plaza izango da ibilbide honetako abiapuntua, Santa Ana monasterioaren ondoan. Elosegi kaletik, kale nagusitik, behera joango gara, monasterioko harresiaren ondotik, eta amaierara iristean, eskuineko bidea hartuko dugu, Iturgaitzaga kaletik.

Kalearen bukaerara iristean, ezkerretatik jarraituko dugu. Segituan biribilgune batera iritsiko gara. Bertatik, kontu handiz, errepide nagusiaren beste aldean dagoen, eta gorantz doan bidetik igoko gara.

Hasieratik hasiko gara altuera hartzen, eta behin lehenengo baserriak igarota, aldapa gora leunagoa izango da. Errepide nagusitik egingo dugu aurrera, alboetan ateratzen diren bideak alde batera utziz.

Hiru ordu laurdeneko ibilbidea osatu dugunean, Lazkaomendiko gainera iritsiko gara. Bertatik, eskuinean ateratzen den bidetik Lazkaora itzuli gaitezke. Hala ere, zuzen jarraituko dugu, Zaldibiarantz, errepide nagusitik jarraituz.

Bideak oraindik jaitsiera eta igoera batzuk egingo ditu. Ordu bete inguru ibili garenean, igotzeari utzi eta errepidea beherantz hasiko da, hasieran malda nahiko handiarekin. Hamabost minutuko bidea eginez, Miranda baserriaren aurretik igaroz, Olaerrota baserrira iritsiko gara, Zaldibiako herri-gunean sartu aurretik. Ibaiko zubia gurutzatu eta aurrera joanez errepide  nagusira iritsiko gara. Ezkerrerantz joango gara plazara iristeko. Itzulera bide beretik egingo dugu.

  • Iraupena: 1 o. 20 min.
  • Zailtasuna: ertaina
  • Desnibela: 171 m.
  • Distantzia: 5,5 km.
  • Irteera: Lazkao

Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta