Erniozaleak elkarteak bere ibilbidea amaituko du Zelatunen jai batekin

Erniozaleak festa Zelatunen

Erniozaleak elkarteak bere ibilbidea amaituko du Zelatunen jai batekin

Erniozaleak elkarteak 25 urteko bideari agur esango dio

Duela 25 urte sortuzen Erniozaleak elkartea eta igandean, abuztuaren 31an bukatuko du bere ibilbidea Zelatunen egingo duten jai batekin. Duela 75 urte egun berean inauguratu zen Hernioko gurutzea, eta ospakizun horren inguruan sortu zen elkartea zortzi herrietako herritarren eskutik. Lehenengo ekimena Hernioren magalean erorita zegoen borda berreraikitzea izan zen, baina ondoren Erniopeko mendi ibilaldiaren antolatzaileak izan ziren.
Hernialde, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Aia, Bidania-Goiatz, Errezil eta Larraul elkartzen zituzten hamar ibilaldi egin ziren, bi urtez behin, azkena 2018an. Orain, belaunaldi berrien jarraipenik gabe elkartearen ibilbidea bukatutzak emango dute.





Ibilaldiaren ikurra antzinako mendi-bideetatik eta zortzi herriguneetatik igarotzea izateaz gain, urte bakoitzeko herri bat izatea irteera eta helmuga izan zen. Urtero ehunka mendizale elkartzen ziren plazan, 48 kilometroko ibilaldi neurtua osatzeko. Motzako bat ere antolatzen zuten, egun berean, lau herrietatik igarotzen zena. Hogei urtetan hiru pertsonek osatu zituzten zortzi herri ezberdinetatik atera ziren ibilaldiak, eta horietatik bik, baita beste biak ere.
Abuztuaren 31an, San Inazio egunean, goizeko 10:30ean aurreskua dantzatuko da, eta ondoren elkarteko kideek hamaiketakoa eskainiko dute bertaratzen direnentzat. Goiz guztian erromeria egongo da Zelatunen.

Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta