Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatuko dira larunbatean Urretxun

Euskal Pilota Egokitiko Gipuzkoako Txapelketako finalak

Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatuko dira larunbatean Urretxun

Gomazko paletakoa gurpil aulkian, eta adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketako finalak izango dira

Datorren larunbatean, martxoaren 18an, euskal pilota egokituko jaialdia ospatuko da Urretxuko ederrena pilotalekuan. Bi final izango dira ikusgai: gomazko paletakoa gurpil aulkian, eta adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketakoa; 10:00etan hasiko da jaialdia, eta finalen aurretik beste hainbat lehia ere jokatuko dituzte

Euskal Pilota Egokituko XIII. Gipuzkoako Txapelketako buruz buruko finalak jokatuko dituzte, larunbat goizean, Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Bi final izango dira ikusgai: gomazko paletakoa gurpil aulkian, eta adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketakoa.

Beñat Lizasok (Pagazpe) eta Asier Navaridasek (Mindara) jokatuko dute gomazko paletako finala, eta Eneko Sagarmendik (Mindara) eta Iraitz Huegunek (Mindara) teniseko paletakoa.

Finalez gain, aurretik, beste hainbat partida ere izango dira ikusgai: buruz buruko batzuk adimen urritasuneko teniseko paleta txapelketan, eta binakako jardunaldia gomazko paleta gurpil aulkian.10:00etan hasiko da jaialdia.

 




Hauxe da aurreikusitakoa:

Martxoak 18, larunbata, 10:00, Urretxu-Ederrena

1. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka: Manu Quesada (Mindara)-German Elkoro (Pagazpe) vs Joseba Lasa-Asier Navaridas (Mindara)

2. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka: Luis Zulaika (Independiente-Zumaia) vs Iñaki Divasson (Zarautz)

3. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka: Hilario Olano-Beñat Lizaso (Pagazpe) vs Leire Troitiño-Aingeru Semperena (Pagazpe)

4. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka: Joseba Lasa-Asier Navaridas (Mindara) vs Leire Troitiño-Aingeru Semperena (Pagazpe)

5. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka: Mikel Vega (Mindara) vs Iñaki Divasson (Zarautz)

6. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka: Manu Quesada (Mindara)-German Elkoro (Pagazpe) vs Hilario Olano-Beñat Lizaso (Pagazpe)

7. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka: Joseba Lasa eta Asier Navaridas (Mindara) vs Hilario Olano-Beñat Lizaso (Pagazpe)

8. Teniseko paleta (adimen urritasuna), banaka: Mikel Vega (Mindara) vs Luis Zulaika (Independiente-Zumaia)

9. Gomazko paleta gurpil aulkian, binaka: Leire Troitiño-Aingeru Semperena (Pagazpe) vs Manu Quesada (Mindara)-German Elkoro (Pagazpe)

10. GOMAZKO PALETA GURPIL AULKIAN, BANAKA. FINALA Beñat Lizaso (Pagazpe) vs Asier Navaridas (Mindara)

11. TENISEKO PALETA (ADIMEN URRITASUNA), BANAKA. FINALA Eneko Sagarmendi (Mindara) vs Iraitz Huegun (Mindara)

 




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta