Ordiziako Euskal Jaiak

Ordizia Euskal Jaia Gazta lehiaketa. Ordiziako udala

Xehetasunak

Ekitaldi mota: Jaialdia

Ekitaldiari buruz

Irailak 2, larunbata

“Emaneurre Euskarari!” eguna

Antolatzailea: Emaneurre taldea.

10:00–13:30. Plaza Nagusian: Kuadrillen arteko Herri Kirol txapelketa.

14:30. Frontoi txikian herri bazkaria.

16:30. Andoni Oilokiegi.

18:30. Joxeto ta Alaiak elektrotxaranga.

23:00. Plaza Nagusian: Gozategi taldearen erromeria.

Irailak 3, igandea

Jubilatuen eguna

13:15. Arboledan: Laguntasuna errondailaren emanaldia.

14:15. Beti-Alai pilotalekuan. Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria, Goierriko Bertso Eskolako

bertsolarien agurrarekin. Bazkalondoren, dantzaldia DJ Jerryren eskutik.

18:30. Urdaneta ikastetxeko frontoian: Frontona, Andoni Egañarekin batera bertso, dantza, musika eta era guztietako jardun performatiboez osatutako ikuskizuna. (EJren kale antzerkia laguntzarekin). Laguntzailea: Argi-Berri elkartea.

Irailak 5, asteartea

18:00. Plaza Nagusian: Bertako produktuen XXX. Sukaldaritza Txapelketa eta XXVII. Goierriko Odolkirik Bikainenaren dastaketa-lehiaketa Antolatzailea: Larrunarri elkartea.

19:00. Udaletxetik abiatuta: Azen Erraldoien konpartsaren eskutik Erraldoiak eta Buruhandiak Burrunbazale txarangarekin kalez kale.

19:00. Arboledan: Ardo postuen irekiera.

* Afaltzeko azoka-postuak arratsaldeko 17:00etatik aurrera hartu ahal izango dira, aurretik jarritako gauzak kenduko dira. Mahai-zapia erabili eta postua aurkitu bezain garbi uztea eskatzen da.

Irailak 6, asteazkena

* Ordiziarrei baserritar jantziarekin kalera ateratzeko deia egiten zaie.

9:00. Diana Ordiziako txistularien eskutik.

09:15. D’elikatuz zentrotik abiatuta: Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideen eta artzainen desfilea, gazta lehiaketan parte hartuko duten gaztak Beti-Alai pilotalekura eramateko, trikitilari eta dultzaineroek lagunduta.

10:00. Gazta, ganadu, lumagorri, fruta eta barazkien lehiaketak eta perretxikoen erakusketa.

11:00-14:00. Foru pasealekuan: Euskal Photocall. Antolatzailea: Amets-Bide

12:00. Jose Migel Barandiaran plazan: Fruta, barazki eta lumagorri lehiaketen sari banaketa.

13:00. Garagartza plazan. Ganadu lehiaketaren sari banaketa.

13:45. Beti-Alai pilotalekuan: Gazta lehiaketaren enkantea eta sari banaketa.

17:30. Beti-Alai pilotalekuan: Profesionalen arteko esku-pilota partidak.

1. Partida: Agirre- Ugartemendia / Alberdi II- Iztueta
2. Partida: Ezkurdia- Albisu/ Peña II- Mariezkurrena II

18:30. Plaza Nagusian: Eingo taldearekin erromeria.

19:30. Jose Migel Barandiaran plazan: Herri Kirol jaialdia.

Aizkolariak: Iker Vicente- Iñaki Azurmendi/ Julen Alberdi- Ugaitz Mugerza Harri-jasotzaileak: Jon Unanue (Goenatxo), Ainhize Zumeta eta Lierni Osa Trontzalariak.

* Gazta lehiaketa auzoetako Udaleko pantaila informatiboetatik ikusi ahalko da.

Irailak 8, ostirala

18:00. Plaza Nagusian: Ordizia Futbol Elkartearen 2023-2024 denboraldiko taldeen aurkezpena. Antolatzailea: OKE Futbola.

19:15. Plaza Nagusian: Urdaneta dantza taldearen emanaldia. Antolatzailea: Urdaneta dantza taldea.

20:30. Herri Antzokian: Tum tum Platz! Jon Plazaolaren bakarrizketa. Sarrerak Kutxabank-en edo Herri Antzokiko leihatilan.

Irailak 9, larunbata

11:00-13:30 / 16:30-20:00. Beti Alai pilotalekuan: Haur parkea puzgarriekin.

19:00. Arboledan: “Sagardo-festa”, sagardo dastaketaren hasiera. Sagardotegiak: Aburuza (Aduna), Akarregi (Hernani), Alorrenea (Astigarraga), Altuna (Urnieta), Astarbe (Astigarraga), Iparragirre (Hernani), Lizeaga (Astigarraga), Oiharte (Zerain), Olagi (Altzaga), OrdoZelai (Oiartzun), Tximista (Ordizia), Urbitarte (Ataun), Urdaira (Usurbil), Zabala (Aduna), Zelaia (Hernani)

23:00. Plaza Nagusian: Neomak taldearen kontzertua.

Irailak 10, igandea

12:00. Barrena Kultur Etxean. Lazkao-Txiki XXXII. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa.

18:30. Plaza Nagusian: Laia, Alurr dantza taldearen ikuskizuna (EJren kale antzerkia laguntzarekin).

Laguntzaileak:

Argi-Berri Elkartea – Amets Bide Kultur Elkartea – Azen buruhandi eta erraldoien konpartsa –
Burrunbazale txaranga – D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa – Emaneurre – Goierriko
Bertso Eskola – Jai Alai Elkartea – Laguntasuna errondaila – Larrun Arri Elkartea – Ordiziako Idiazabal
Gazta Kofradia – Ordiziako Txistulariak – Urdaneta dantza taldea




Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta