Aita Donostiaren omenezko lehenengo jaialdia egingo dute abenduaren 7tik 23ra

Aita Donostia

Aita Donostiaren omenezko lehenengo jaialdia egingo dute abenduaren 7tik 23ra

Doako sei kontzertuk osatzen dute Jaialdia

Aita Donostia Lehen Jaialdia egingo da Donostian, bere garaiko konpositore handienetako baten errepertorioa ezagutzera emateko. Abenduaren 7tik, osteguna, abenduaren 23ra arte, nazioarteko artista ospetsuek eskainiko dituzte kontzertuak. Gehienak Donostian izango dira, eta azkena, Madrilen.

Aita Donostiak hainbat egileri buruz adierazitakotik abiatuta, aita kaputxinoaren piezez gain, beste egile batzuek konposatutakoa ere entzun ahal izango da, berak miresten zituenak nahiz gorrotatzen zituenak. Gainera, orain arte argitaratu gabeko kaputxinoaren obrak interpretatuko dituzte, kalitate musikala izan arren ezezagunak direnak.

Kontzertuak Donostiako Anaia Kaputxinoen elizan izango dira, 20:30ean, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Gipuzkoako hiriburuko azken ekitaldia Gabonetako Kontzertua izango da, Artzain Onaren Katedralean, jaialdian parte hartu duten musikariekin, gonbidatu berezi ugari ere egongo dira taulagainean.

Aita Donostiari eskainitako jaialdia Madrilen amaituko da Gabonetako Kontzertuarekin, Medinaceliko Jesusen Basilikan.

 




Sarrerak https://www.oeoficinas ina.com/es/pagina/0012-festival-donostia webgunearen bidez erreserbatu daitezke.

PROGRAMA OSOA

Abenduak 7, osteguna, 20:30

‘Aita Donostia eta euskal kantu herrikoia’, Maider Ronquete sopranoaren eta Franco Cavalleri pianistaren eskutik, Anaia Kaputxinoen elizan.

Abenduak 8, ostirala, 20:30

‘Aita Donostia eta bere lagun euskal konpositoreak’ eta ‘Donostuari ez zitzaion Brahms gustatzen’, Natalia Tchitch, Pavel Gomziakov eta Josu Okiñenarekin (biola, biolontxeloa eta pianoa), Anaia Kaputxinoen elizan.

Abenduak 14, osteguna, 20:30

‘Aita Donostia eta musika frantsesarekiko zuen miresmena’, Tatiana Samouil, Natalia Tchitch, Pavel Gomziakov eta Josu Okiñena (biolina, biola, biolontxeloa eta pianoa), Anaia Kaputxinoen elizan.

Abenduak 15, ostirala, 20:30

‘Aita Donostiak Bach miresten zuen’, Tatiana Samouil, Natalia Tchitch eta Pavel Gomziakov (biolin, biola eta biolontxelo hirukotea), Anaia Kaputxinoen elizan.

Abenduak 17, igandea, 20:00

Gabonetako kontzertua ‘Aita Donostia eta San Francisco de Assis’ gaiarekin, Artzain Onaren Katedralean.
Tatiana Samouil, biolina eta zuzendaritza; Natasha Tchitch, biola; Pavel Gomziakov, biolontxeloa; Josu Okiñena, pianoa; Aizpea Goenaga, ahots errezitatzailea; Easo ahots mistoen abesbatza eta Easo Txiki haur abesbatza eta Iker Murillo Studio 24 balleta.

Abenduak 23, larunbata, 20:30

Gabonetako kontzertua ‘Aita Donostia eta San Francisco de Assis’ gaiarekin, Madrilen, Medinaceliko Jesusen Basilikan.

Tatiana Samouil, biolina eta zuzendaritza; Natasha Tchitch, biola; Pavel Gomziakov, biolontxeloa; Josu Okiñena, pianoa; Aizpea Goenaga, ahots errezitatzailea; Pedro Budinho, Andrea García, Juan de Dios Ruiz, biolinak; Elvira Martinez, biola; Mariia Slascheva, biolontxeloa; Sara Askarzadeh, harpa; Roberto Hernández, harmonioa; eta El Molino abesbatzako ahots mistoen abesbatza eta haur-abesbatza.

 




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta