Begiekin jan

begiekin jan

Begiekin jan

Amaia Núñez Yarza

Begiekin ere jaten dela dio esaerak eta gastronomiak baieztapen hori gero eta gehiago jarraitzen du. Gosea asetzeko premiaz haratago, platerean aurkezten denaren forma, kolore eta narrazioak guztiz eragiten dute berau dastatuko duenarengan. Testuinguru horretan sortu zen elikagaien diseinuaren kontzeptua edo ‘Food Desing’ delakoa. Mahai gainean aurkezten den platera nola pentsatua eta eraikia dagoen aztertzen du korronte honek eta apirilaren 27an ospatzen du bere eguna, Elikagaien Diseinuaren Munduko Eguna, plater baten atze-an dagoen lan guztia balioan jartzeko.

Gastronomiaren diziplina hau XX. mendearen amaieran hasi zen indarra hartzen. Korronte honek proposatu zuen jatea prozesu antropologiko eta disenu-prozesu konplexua dela. Janaria irenstea jatearen esperientziaren amaiera bezala ulertzen dute. Horrela, esperientzia platera mahai gainean jartzen den unean hasten da. Horregatik, goarnizioa nola jarri erabakitzeaz gain, elikagaien diseinuan psikologia, ingeniaritza eta estetikak bat egiten dute. Guztia pertsonen eta elikagaien arteko harremana sakonagoa eta esanguratsuagoa izan dadin.

Elikagaien diseinu on baten garrantzia neurozientzian oinarritzen da gaur egun. Garunak janaria ikusten duen momentuan hasten omen du liseriketa-prozesua, listua sortuz eta dastatuko dugun horren inguruko espektatibak eginez. Hortaz, ondo egituratuta dagoen diseinu batek platera dastatzeko prozesua gidatzen duela deskubritu dute, lehenik mihiaren zein atalek ukituko duten osagai bakoitza erabakitzen da, testuren arteko oreka bisualean oinarrituta.

Hau guztia egituratzeko hainbat faktore hartu behar dira kontuan: geometria baliatuz arreta-puntu nagusi bat ezarri behar da; eta koloreen psikologiari esker platerari bizitasuna eman diezaiokegu. Berdeek freskotasuna transmititzen dute adibidez, eta gorriek gosea pizten laguntzen dute.

Baina teoriaren gainetik, praktika dago eta horregatik platerak ere funtzionala izan behar duela kontuan eduki behar da. Oso polita izan daiteke, baina jateko zaila bada, diseinuak porrot egin du. Hori dela eta, altuera, bolumena eta osagaien dentsitatea -aparrak, gelak edo lurrak erabiltzen diren kasuetan- orekatu egin behar dira jango duenarentzat esperientzia erosoa izan dadin.
Korronte honen alde onena mota guztietako platerekin osatu daitekeela da: gosarietatik hasi eta postreetaraino, koilara-plater tradizionalak ahaztu gabe.

Alea erosi

Harpidetu zaitez Txantxangorriko papereko alera, edizio digitaleko errepotaje guztiekin gehi errezetak, eskulanak, gure kolaboratzaileen artikuluak eta gehiago! Egin klik hemen.


Jarrai gaitzazu sare sozialetan: (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia