Uztailaren 22an hasiko da Belauntza Cup, astebeteko futbol jaiarekin

Belauntza Cup. Argazkia: Núñez

Uztailaren 22an hasiko da Belauntza Cup, astebeteko futbol jaiarekin

21 taldek parte hartuko dute Belauntza Cupeko lehen edizioan

Uztailaren 22tik aurrera 21 talde elkarren aurka arituko dira Belauntzako futbol zelaian, lehenengo Belauntza Cup txapelketan. Probintzia guztiko taldeak elkartuko dira arratsaldero ligaxkako partidatan: Firulais, Vodka Juniors, Ziparrako, Arkoa, Corchetes, Barriga Junior, Belauntza, K.G. Ordizi, Mynabo de Kiev, CMO Dream Team, Amaiurren Gudariak, Piporrok, Earki Gatxik, Bobbys, Tolosa City, Ferraguinox, Urdina Rottzi, K.G. Donosti, Sani F.C., Akerrak eta Muturluzeak.

Hiru futbol-taldeko zazpi talde osatu ditu Belauntza Cupeko antolakuntzak eta bakoitzeko lehen sailkatua pasako da hurrengo fasera, baita guztietatik emaitza onena lortzen duen bigarren taldea.

Uztailaren 22tik 24ra, asteartetik ostegunera, arratsaldeko sei partida jokatuko dira, orduro, 15:00etatik aurrera. Ostiralean, ligaxkako azken hiru partida jokatuko dira eta jarraian, final laurdeneko lehenengo bi partidak izango dira, 19:00etan eta 20:00etan.

Larunbatean, falta diren bi final laurdenak jokatuko dira goizean, 10:00etatik aurrera, eta arratsaldean, final aurreko bi partidak ospatuko dira, 19:00etan eta 20:00etan.

Final haundia igandean jokatuko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Lehenengo 3. eta 4. sailkatuen arteko partida izango da, eta jarraian, final nagusia, 18:30ean.

Irabazleek garaikurraz gain, Oktoberfestera bidaia irabaziko dute taldekide guztientzako.

Txantxangorri aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, erreportajeak online argitaratu aurretik, egin zaitez harpidedun hemen.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia