Luzean eta Kapito Harrik jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketako finala

Enrique Abril Errebote Txapelketa. GEPF

Luzean eta Kapito Harrik jokatuko dute Enrique Abril Errebote Txapelketako finala

Oiartzungo Txost finaletik kanpo geratu zen azken kanporaketa galduta

Sei taldek jokatu dute iraila eta urrian zehar Enrique Abril Errebote Txapelketa, hiru gipuzkoar eta hiru lapurtar. Baina kirolaren jokoak nahi izan zuen hiru ordezkari gipuzkoarrak kanpoan geratzea eta Uztaritzeko Kapito Harrik eta Donibane Lohitzuneko Luzeanek jokatuko dute finala.

Urriaren 1ean zen jokatzekoa finala Villabonako Errebote plazan, baina Luzean taldeko Onsalo sakalariak buruan pilotakada jaso eta bertan behera gelditu zen partida. Markagailuan Luzean 3 – Kapito Harri 2 irakurtzen zen une horretan. Kolpeaz gain, pilotaria onik dago eta, behin osatuta, partida igandean, azaroaren 5ean, berrartuko dute. Goizeko 10:30ean hasiko da berriro Villabonako plazan.

Enrique Abril Errebote txapelketa 2023-24 denboraldiko lehen txapelketa izan da. Bi multzotan banatuta itzuli bakarrera ligaxka jokatu dute lehenengo fasea. Luzean, Kapito Harri eta Txost taldeek osatuko dute A multzoa eta B multzoan daude Kanboarrak, Behar Zana eta Zubieta. Irailaren 3an hasi zen txapelketa eta ligaxka irailaren 17ra arte luzatu zen. Partidak Gipuzkoako hiru plazatan jokatu dira: Oiartzunen, Villabona eta Zubietan.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta