Hasi da 60. Enrique Abril Errebote Txapelketa

Enrique Abril errebote txapelketa

Hasi da 60. Enrique Abril Errebote Txapelketa

Sei talde lehiatuko dira denboraldiko lehenengo errebote txapelketan

Gipuzkoako Errebote denboraldia hasi da dagoeneko, Enrique Abril txapelketarekin Aurten 60. edizioa izango da eta Gipuzkoako zein Lapurdiko sei taldek parte hartuko dute bertan.

Probintzia bakoitzeko hiru talde lehiatuko dira Enrique Abril txapelketan: Gipuzkoatik Amasa-Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubietako Zubieta; Bestalde, Lapurditik Donibane Lohizuneko Luzean, Uztaritzeko Kapito Harri eta Kanboko Kanboarrak parte hartuko dute.

Bi multzotan banatuta itzuli bakarrera ligaxka jokatuko dute lehenengo fasean. Luzean, Kanpoto Harri eta Txost taldeek osatuko dute A multzoa eta B multzoan daude Kanboarrak, Behar Zana eta Zubieta. Irailaren 3an hasiko da txapelketa eta ligaxka irailaren 17ra arte luzatuko da. Partidak Gipuzkoako hiru plazetan jokatuko dira: Oiartzunen, Villabona eta Zubietan.

Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak zuzenean pasako dira finalerdietara eta bigarren eta hirugarren postuek final laurdenak jokatuko dituzte.

Partidak eguraldiak baldintzatuta jokatzen badira ere, aurreikuspenen arabera irailaren 24ko asteburuan jokatuko dira final laurdenak eta hurrengo asteburuan finalerdiak. Enrique Abril errebote txapelketako Finalak urriaren 8an jokatuko dira Villabonako Errebote plazan.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta