Gipuzkoako Erroten eguna ospatuko da bigarren urtez jarraian

Amezketako Ieraregibizkar errotak Gipuzkoako Erroten eguna ospatuko du. Argazkia: Núñez

Gipuzkoako Erroten eguna ospatuko da bigarren urtez jarraian

Gipuzkoa 800 errota inguru egon ziren garai batean martxan

Errotak sentimenduz eta historiaz betetako eraikinak dira. Mendeetan zehar eguneroko oinarrizko elikagaien iturri ziren, lantoki eta bizitoki aldi berean. Garai batean Gipuzkoan 800 errota inguru zeuden, asko jabetza publikokoak eta udalek alokatu egiten zituztenak. Gaur egun gutxi dira funtzionamenduan jarraitzen dutenak, baina eraikin horiek gordetzen duten ondarea eta historia ezagutzera emateko Gipuzkoako Erroten Eguna antolatu da bigarren urtez jarraian.

Gipuzkoako hogeita hamabi errotek parte hartuko dute. Horrela, maiatzean zehar aurkezpen, bisita gidatuak eta tailerrak antolatuko dituzte, eta museo batzuek ere egitarau berezia antolatuko dute, besteak beste Igartubeiti baserrian, Leintz Gatzagako Gatz Museoan eta Larrondo zerrategian.


Izan ere, errotak garapen handia izan zuten. Lehenengo errotak eskuzkoak izan ziren, Neolito garaiaren amaieran sortuak. Pixkanaka, lana errazteko moldatzen joan ziren gaur egundaino, hasieran abereekin, gerora uraren zein haizearen indarrarekin. XIX. eta XX. mendeetan irina egiteaz gain, batzuk zerrategi eta paper-fabrika bezala moldatu ziren, baita elektrizitatea sortzeko zentral moduan ere.

Zereal aleak ehotzeko errotak izan dira nagusi, bereziki garia edo artoa txikitzen zutenak, baina haziak txikitzeko ere erabili izan dira, besteak beste kakaoa. Gipuzkoan Mendaron oraindik martxan da txokolate-fabrikak erabiltzen zuen errota.

Gipuzkoako Erroten Eguna

Gipuzkoako Erroten eguna 2022an egin zen lehen aldiz Ihurrita Errota sustatzeko elkarteak bultzatuta. Horren baitan, errotarien topaketa egin zen Larraulen, gaur egun erroten egoera ezagutzera eman eta gaiaren inguruan sakontzeko.

II. Gipuzkoako Erroten Egunaren egitarau zehatza ezagutzeko ikusi hemen



Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta