Arrainak, itsasoko altxorra

Arrainak, itsasoko altxorra.

Arrainak, itsasoko altxorra

Arrainak bitamina ugariren iturri dira, gorputza osasuntsu mantentzeko ezinbestekoak direnak tartean

Amaia Núñez Yarza

Etxeetan fama txarra du arrainak, sukaldean utzi dezakeen usaina dela eta. Beste elikagai batzuk baino ‘delikatuagoak’ ere badira, eta iraupen laburragoa dute. Hala ere, aldeko hainbat ezaugarri dituzte itsaskiek, besteak beste, bitamina eta mineral ugariren iturri izatea.

Arrainak jatean liseriketa errazago egiten da, horregatik, batzuetan balio gutxiago eman izan zaio, ‘ez duelako betetzen’. Baina hori liseriketa aldetik bakarrik da, izan ere, propietate ugari eskaintzen dituzte elikadura osasuntsu batean guztiz garrantzitsuak direnak.

Balio energetikoari dagokionean, adibidez, haragien antzeko kaloria kopurua eskaintzen dute. Arrain txuriaren 100 gramok 184 kcal ditu eta behi haragi kopuru berak 156 kcal. Ezpata-arrainak, zehazki, 117 kcal ditu kantitate berean, haragi gisatuak eskaintzen dituen 113rekin alderatuta.

 

Bitamina iturri

Arraina errazago digeritzen da, ez du hainbeste betetzen eta, horrek, propietate gutxiago izatearen irudipena eman du. Alderantziz, balio altuko proteinak eskaintzen ditu, hau da, oinarrizkoak diren bitamina, mineralak eta azido grasoak eskaintzen ditu.

Bitaminei dagokienez, A eta D bitaminen iturria da. A bitamina ezinbestekoa da azala egoki mantentzeko, hazkuntzarako eta horren faltak itsutasuna sortu dezake. D bitamina, aldiz, hezurrak kaltzifikatzeko, hazteko eta hortzak agertzerakoan ezinbestekoa da.

Kantitate gutxiagoan, B bitamina ere badute arrainek, batez ere bakailaoak eta sardinak. Bestalde, burniari dagokionean, txirlak eta karramarroak beste edozein arrain baina hamar aldiz aberatsagoak dira.





Arrain txuriak eta urdinak alderatzen badira, txuriak dira %2ko koipea baino gutxiago dutenak eta urdinak %5 baina gehiagokoak. Tartean daudenak erdi-koipetsu bezala ezagutzen dira.
Arrain bakoitza zein motakoa den begibistan ezagutzea errazte aldera, isatsaren arabera ere ezberdindu daitezke: isatsa laua eta izurtua dutenak txuriak dira, uretan joan-etorri laburrak egiten dituztenak. Talde honetakoak dira, besteak beste, legatza, faneka, bakailaoa, zapoa edota amuarraina.

V forma dutenak, berriz, urdinak, ibilbide luzeak egiten dituztenez isatsa hori indartsuagoa da eta, arrazoi horregatik, gantz edo koipe gehiago gordetzen dute gorputzean. Horien artean daude erreboiloa, hutsa, platuxa edota itsas-oilarra.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.

 



Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta