Biodibertsitatea erronka kolektibo gisa zabalduko dute Fagus Alkizako dibulgazio jardunaldiek
Urriaren 25ean eta 26an ospatuko dira ‘Biodibertsitatea eta etorkizuna: erronka partekatuak’ izenburupean Alkizako interpretazio zentroan
Biodibertsitatearen inguruan dagoen erronka kolektiboan jarriko du ikuspuntua Alkizako Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, UEUren laguntzarekin, antolatutako lehenengo dibulgazio jardunaldietan. Urriaren 25ean eta 26an ospatuko dira jardunaldiak, herritarren kontzientziazioa sustatzea izango dute helburu eta adieraztea biodibertsitatearen zaintza gure esku dagoela, erronka kolektibo eta partekatu gisa ulertuta.
Azken urteetan Alkizako Udalak hainbat ekintza jarri ditu martxan ingurumena balioan jartzeko, horietako bat Fagus Alkiza interpretazio zentroa. Jardunaldi hauek bide horretan sakontzen dute, 2030 Agendan jasotako helburuei erantzuteko konpromisoa berretsiz, eta herritik bertatik ekarpena egiten jarraituz, dibulgazioa eta herritarren inplikazioa oinarri hartuta.
Jardunaldiak natura eta ingurumenaren zaintza interesgai dituzten pertsona guztiei zuzenduta daude, baita naturarekin lotutako ikasketak egiten ari diren ikasleei ere. Plaza mugatuak dira, doako asistentziarekin, eta aurrez izena eman beharko dute hitzaldi eta ekitaldietara joan nahi dutenek. Informazio gehiagorako kultura@alkiza.eus helbidera idatzi beharko da.
Kontsultatu egitarau osoa hemen
Urriaren 25ean lau hitzaldi eskainiko dituzte Aitziber Sarobe, Naturkom taldeko kideak eta Huhezi unibertsitateko irakasleak; Inma Mugertza, hidrogeologoak; Iñaki Mezkita, Aranzadiko Entomología Saileko kideak; Jon Frahier CPIE Littoral-basque Euskal-itsasbazterrako Ingurumen hezitzaile-teknikariak; Naiara Corcuera ingurumen zientzietan lizentziadunak, eta Ion Fontela nekazaritza-ingeniariak.
Urriaren 26an, berriz, ‘Zuhaitz lepatuak, gure arbasoen lekuko biziak’ ibilaldia gidatuko du Valentin Mugarza basozainak Alkizako basoetan zehar.
Harpidetu zaitez Txantxangorriko papereko alera, edizio digitaleko errepotaje guztiekin gehi errezetak, eskulanak, gure colaboratzaileen artikuluak eta gehiago! Egin klik hemen.
Jarrai gaitzazu sare sozialetan: (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu. |