Hegaztiak eta beraien habiak
Espezie bakoitzak bere tamainari eta habitatari egokitutako habiak ditu
Neguan gauden arren laster iritsiko da udaberria eta, udaberriarekin batera, txorien kantu doinuak. Ugalketa garaian sartuko dira eta habia berriak egin edo lehengo zaharrak konpondu beharko dituzte txitaldi berriari ekiteko asmoz.
Eta txorien habiei buruz hasi garenez, nolakoak dira beraien habiak? Espezie guztiek habia berdinak egiten dituzte? Non jartzen dituzte habiak? Nola? Ze formatakoak?
Guzti hau mundu bat da. Hegazti bakoitzak bere habia mota du. Batzuk zuloetan egiten dituzte, beste batzuk lurrean, besteak sasi artean, besteak uretan, beste batzuk etxeko portxean…
Azaletik bada ere, oso azaletik, saiatuko naiz laburpen txiki bat egiten gure etxe ondoan ikusi ditzakegun hegazti batzuen habiak nolakoak diren. Espezie gutxi batzuk bakarrik aipatuko ditut. Esan behar da txori txikiek izugarrizko lanak hartzen dituztela habia egiteko garaian. Normalean belar, goroldio eta antzekoekin egiten dute habiaren zatirik handiena, kanpo aldekoa, eta barru aldea artile, oilo luma txiki eta antzekoekin estaltzen dute. Beste batzuk ez dute habiarik egiten, zuzenean lurrean arrautzak jarri eta kito.
Formari dagokionez ere denetik dago. Gehienek katilu forma ematen diote, beste batzuk borobila, beste batzuk habia kaxatan oso ondo sartzen dira. Nolabait sailkatu behar eta habiak non jartzen dituzten arabera sailkatuko ditut.
Hegaztien habiak zuloetan
Zuloetan diodanean izan daitezke zuhaitzen zuloetan edo pareten arrakaletan edo antzeko lekuetan. Segidan espezie batzuk: okil mota guztiak, garrapoa, gerri txoriak, arabazozo pikartak, kaskabeltzen familiakoak, urubiak, sorbeltzak, landa txolarreak…
Zuhaitz edo zuhaixketako adarretan
—Fringilido gehienak. karnaba, txorru arrunta, txonta arrunta, txirriskila arrunta… hauek denak kabi nahiko txikiak egiten dituzte eta katilu formakoak.
—Antzandobia
—Mika, belea, eskinosoa, pagausoa… Hauen habiak dezente handiagoak izaten dira eta zotzek eginak. Pagausoaren kasuan zotz gutxi batzuk besterik ez da izaten.
—Basoetako harrapariak: aztore, Gabirai, Zapelatz, Arrano txiki, Miruak… Hauen habiak plataforma dezenteak izaten dira. Normalean adarrez eta zotzekin eginak eta barru aldea material finagoekin forratuak.
Habiak sasi edo sastrakadietan (otadiak eta abar)
—Zozoa, batzuetan birigarro arrunta, txinboak orokorrean, gailupa, sasi txori arrunta, txoka, buztanluzea, txioak…
Habiak eraikinetan, etxeak, bordak, elizak..
—Etxetxolarreak, buztanikara zuria, hontza zuria, urubia, buztangorri iluna, enara arrunta, enara azpizuria, sorbeltza, txepetxa…
Lurrean egiten dituzten habiak
—Txirtak, hegatxabala, buztanzuri arrunta, pitxartxar burubeltza, galeperra txantxangorria, zata…
Habiak harkaitzetan
—Sai arre, belatz handi, sai zuri, erroi, belatxingak, belatz gorri, hontza handi, hontza zuri, urubi… Hauek gehienak ez dute habia handirik egiten. Batzuek kasuen lurrean zuzenean jartzen dituzte arraultzak.
Ur ertzean egiten dituzten habiak
—Ur zozoa, , buztanikara horia, martin arrantzalea, uholde enara…
Habiak ur gainean
—Txilinporta txikia, murgil handia, kopetazuria…
Ba al zenekien?
- Txepetxa eta ur zozoa, gorpuzkeraz, antzekoak dira. Tamaina eta kolorez ez noski eta antzeko habiak egiten dituzte. Ur zozoak handiagoa baina formaz berdinak. Borobilak, erdian zulo batekin. Oso bitxiak.
- Zozoa eta birigarro arruntaren habiak oso antzekoak dira bai tamainaz bai itxuraz. Arrautzen kolorean ere ez dago diferentzia handirik. Nola desberdindu bataren eta bestearen habia hegaztia bera ikusi gabe? Birigarro arruntak bere habiaren barruko aldea loka-tzez estaltzen du. Zozoak ez.
- Badakigu, kukua arrautzak jartzeko garaian parasitoa dela. Hau da, beste txorien habietan jartzen ditu arrautzak. Hori egiteko txoriaren arrautza bat habiatik botatzen du eta berea erruten du. Harrigarria bada ere habiatik bota duen arrau-tza eta berak jarri duena kolore berdinekoak izaten dira parasitatu duen txoriak aldaketa an-tzeman ez dezan.
- Hemengo hegaztietan habiarik handiena ugatzarena izango da edo arrano beltzarena. 2 metrotatik gorako diametroa izan dezakete zabaleran. Txikiena aldiz erregetxori bekainzuriarena. Zentimetro gutxi batzuk.
- Arrautzaren tamainari dagokionez handiena sai arrearena da (82/106 x 64/75 mm) eta txikiena erregetxo bekainzuriarena (11/16 x 9/11 mm).
- Ugatzaren habia zahar batean, besteak beste, XIII. garren mendeko espartzuzko alpargata bat topatu zuten garai bereko balezten fletxa, larru eta sokekin batera.
- Bizi iraupen luzea duten hegaztiak arrautza bakarra edo agian bi jartzen dituzte. Adibidez sai arreak arrautza bakarra jartzen du eta 20/30 urte bizirik iraun dezake. Aldiz, urte gutxi bizi diren txori txikiak arrautza asko jartzen dituzte. Adibidez txepetxak 2/4 urte bizitzen da normalean eta 11 arrautza jarri ditzake.
- Hainbat hegaztik plastiko, soka eta antzekoak ematen dituzte habiara. Adibidez bi miru motak (gorria eta beltzak).
- Ugatzak bere habia artileaz estaltzen du. Oso handiak izaten dira, egur eta zotzekin eginak eta gainean artilea.
- Hainbat hegaztik ez du habiarik egiten. Adibide modura harrapari gautarrak. Urubi, hontza zuri eta hontza handiak zuzenean lurrean jartzen dituzte arraultzak. Belatz handiak ere antzekoa egiten du.
- Ur hegazti batzuk habia ‘flotanteak’ egiten dituzte. Adibidez murgilari handiak.
- Gau harraparien arrautzak borobil antzekoak izaten dira beste hegaztiekin alderatuta.
- Enara arruntak eta enara azpizuriak txistua eta lokatza erabil-tzen dute habia egiteko garaian.
- Hainbat gau harraparien umeak ‘iheslariak’ izaten dira. Hau da, jaio eta egun gutxira mugitu egiten dira habiatik. Adibidez baserriko ganbara batean egon daiteke urubi kume bat punta batean eta beste bat beste ertzean. Gauez soinuak egiten dituzte eta helduak topatu eta elikatzen dituzte.
- Garrapoak okil handiaren habiak erabiltzen ditu. Sarrerako zuloa berarentzat handiegia dela eta, lokatza erabiliaz zuloaren perimetroa ixten du bere neurrira jarri arte.
- Hainbat hegazti handik, adibidez ugatza edo arrano beltzak, bere lurraldean habia bat baino gehiago izan ditzakete. Zazpi habia ezberdin ezagutzen diz-
kiot nik arrano beltz bikote bati. - Ugatzek bi arrautza jartzen dituzte denbora tarte batekin. Normalean bi txitak jaiotzen dira baina aurrena jaiotzen denak bigarrena akabatzen du. ‘Cainismo’ bezala ezagutzen da fenomeno hau. Beste harrapari handi batzuetan ere gertatzen da hau. Adibidez, arrano beltzaren kasuan.
Harpidetu zaitez Txantxangorriko papereko alera, edizio digitaleko errepotaje guztiekin gehi errezetak, eskulanak, gure colaboratzaileen artikuluak eta gehiago! Egin klik hemen.
|
Jarrai gaitzazu sare sozialetan: (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu. |






