‘Iturritxiki, Getariako badian murgildutako istorioa’ liburuaren aurkezpena ATZERATUTA

Iturritxiki Getariako badiako itsaspeko arkeologiako

Xehetasunak

Ordua: 04 ekaina, 2022 11:00

Non? Bista Ona, Getaria

Ekitaldi mota: Aurkezpena

Antolatzailea: Aranzadi Zientzia elkartea

Ekitaldiari buruz

‘Iturritxiki, Getariako badian murgildutako istorioa’ liburua

ATZERATUTA

Bista Ona | Getaria

Ana María Benito Aranzadiko itsaspeko historialari eta arkeologoak 20 urte baino gehiagoko ikerketaren ondoren idatzitako liburua da ‘Iturritxiki, Getariako badian murgildutako istorioa‘.
Liburu hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin batera argitaratzen den Aranzadi Bildumako alea da.
Dibulgaziozko liburu honek Getariako badian XX. mendeko azken hamarkadetan egindako ikerketa biltzen du. Udalerri horretan Iturritxikiko aztarnategia induskatu zen: XVI. Mendean hondoratutako flandestar urka bat, Erdialdeko Europako salgaiak zeramatzana Afrikan esklaboak erosteko.

Aurkezpenaren baitan musika emanaldia egongo da. Sarrera doan, argitalpen ale bat emango zaio joaten den pertsona bakoitzari.

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta