Barriga Juniors taldeak irabazi du Belauntza Cup

Barriga Juniors taldeak irabazi zuen Belauntza Cup | El equipo Barriga Junios ganó la Belauntza Cup

Barriga Juniors taldeak irabazi du Belauntza Cup

Lehenengo edizio “arrakastatsua” izan da Belauntza Cup-eko antolatzaileen esanetan, 21 futbol taldeen parte hartzearekin

Futbola protagonista eta festa giroa nagusi izan ziren Belauntza Cup futbol txapelketaren lehen edizioan uztaileko azken astean. Barriga Juniors taldeak irabazi zuen Urdina Rottzi taldearen aurka, herriko futbol zelaian jokatu zen sei eguneko torneoan.

Hogeita bat taldek parte hartu zuten, Gipuzkoako hainbat herrietakoak. Uztailaren 22an hasi eta lau egunetan zazpi taldetan ligaxka jokatu zuten. Multzo bakoitzeko liderrak sailakatu ziren hurrengo fasera, baita talde guztiak kontuan hartuta puntu gehien lortu zuen hurrengoa. Zortzi horien artean jokatu zituzten kanporaketak larunbatean: Firulais, Barriga Juniors, Mynabo de Kiev, Amslurreu G, Earki Gatxik, Urdina Rottzi eta Akerrak.

Igandea festa eguna izan zen Belauntzan. Finalaz gozatzeko musika eta jan-edanak ez ziren falta izan. Zelai inguruak zaletuz bete ziren, taldeak gogoz animatu zituztenak.

Barriga Juniors izan zen nagusi finalean 8-4 emaitzarekin irabazi zuen finala Urdina Rottziren aurka.

Horren aurretik hirugarren eta laugarren posturako partidua jokatu zen. Amaiur eta Akerrak taldeek norgehiagoka berdindua eskaini zuten, baina azkenean Akerrak igo ziren podiora.

Herriko eragile eta elkarteei esker antolatu da Belauntza Cup txapelketa eta antolatzaileak oso gustura geratu dira kirolarien zein ikusleen artean sortutako giroarekin.

Txantxangorri aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, erreportajeak online argitaratu aurretik, egin zaitez harpidedun hemen.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia