Koldo Velasco eta Nerea Urteaga, garaile II. Bertxin Xtrem lasterketan

II Bertxin Xtrem. Osin Trail | II. Bertxin Xtrem lasterketako emaitzak.

Koldo Velasco eta Nerea Urteaga, garaile II. Bertxin Xtrem lasterketan

Biek hobetu zuten lehen edizioko denbora II. Bertxin Xtrem lasterketan, errekor berriak ezarriz

II. Bertxin Xtrem lasterketaren bigarren edizioak, Leitzarango eskaileretara igotzeak 38 korrikalari bildu zituen. Oraingoan, postuak aldatu ziren eta irabazlea Koldo Velasco izan zen, iazko bigarren sailkatua, eta Aner Arozena bigarren geratu zen 12 segundoko aldearekin. Hirugarren Josu Urrestarazu izan zen.

Velasco azkarrena izan zen 500 eskaileretan eta 1.000 eskaileretan. Lehenengo zatia 1:42 tan amaitu zen eta bigarrena 4:29 segundoan. Bi eskaileretan iaz ezarritako denbora jaitsi zuen, errekor berri bat ezarriz.

Nesketan, Nerea Urteaga izan zen azkarrena, 8:00 minutuko denborarekin. Bigarren Garazi Artola izan zen, iazko irabazlea, 33 segundora, eta hirugarren Iera Urretagoena, 9:18ra. Urteagak Bertxin Xtremen lehen edizioaren denbora ere 22 segundoan jaitsi zuen, 500 eskaileretarako 2:24 eta mila eskaileretarako 5:36ko denborarekin.

Txantxangorri aldizkaria etxean jaso nahi baduzu, erreportajeak online argitaratu aurretik, egin zaitez harpidedun hemen.


Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Idatzi zure iritzia

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia