Starlite gaua

Starlight Konferentzia emango du aurten ere Aranzadiko Astronomia sailak

Xehetasunak

Ordua: 20 apirila, 2020 19:00

Ekitaldi mota: Hitzaldia

Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia saila

Ekitaldiari buruz

Aranzadik izarren argia defendatzeko ospakizun birtuala prestatu du

Argiaren kutsaduraren zergatia izango da aurten Aranzadik antolatu duen Starlight Konferentziaren gaia. Paul Mínguez-Olaondo, Astronomia Saileko kideak emango du, internet bidez. Datorren apirilaren 20ean, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan ikusi ahal izango da zuzenean AranzadiCiencia youtubeko kanalean.

Horretaz gain, Aranzadik beste ekimen batean parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Apirilaren 20ko gauean etxetik ikus dezakegun gaueko izarren argazkiak sare sozialetan #elcielodesdecasa #zeruaetxetik traola erabiliaz partekatzea. Eta honela, gu guztion ondarea den izarren argia defendatzea.

2007ko apirilaren 20ean, Starlight Konferentziak gaueko zeruaren balioak babesteko nazioarteko kanpaina egiteko erantzunkizuna hartu zuen. Horretarako instituzio publiko nahiz pribatuei ekimen honetan parte har dezaten
deialdia egin zen.

 




Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta