Muniskuegañeko multzo megalitikora bisita gidatua, Zilegimendietan barrena urriaren 27an

Xehetasunak

Ordua: 27 urria, 2024 10:00

Non? Besadegi, Urnieta

Ekitaldi mota: Bisita gidatua

Antolatzailea: Gipuzkoako Parketxe Sare Fundazioa

Ekitaldiari buruz

Muniskuegañeko multzo megalitikoko dolmenak, cromlechak, zilegimendiak, saroiak, zuhaitz lepatuak, leku-izenak… ezagutzeko aukera eskaintzen du Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, urriaren 27an, igandez, antolatutako irteerak

Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, kokapenarengatik eta handik dagoen ikusmirarengatik; izan ere, besteak beste, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak…, a zer nolako ikuskizuna!

Bestetik, Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak… Leku gutxitan dago horrelako arkeologia ondarea hain eremu txikian. Gainera, azken urteetan Hernani eta Urnietako Udalek egindako ahaleginari esker, zaindua dago multzo guztia.

Haraino iristeko bidean, Beterriko zati handi batez gozatu daiteke, baita itsasoa iusi ere. Gainera, zuhaitz lepatuak, saroiak, betizuak eta beste hainbat altxor aurki daitezkez. Eta, jakina, ezin ahantzi bide erdian dagoen Pozontarriko lepua izeneko dolmena. Aztarna horiek guztiak behinola Urumeako zilegimendiek abeltzaintzaren eta basolangintzaren arloan zuten garrantziaz mintzo dira. Nornahiri hautatzen zaizkio begiak horretaz guztiaz. Hori guztia gutxi balitz, Muniskuegañeraino iristeko bidea erraza eta egokia da, edonork egiteko modukoa.

Abiapuntua Urnietako Besadegi (Besabi) parajea izango da eta goizeko 10:00etan. Irteera eguerdiko 13:30etan amaituko da puntu berean. Jarduerak 6€-ko prezioa du eta izena ematea ezinbestekoa da. 14 urtetik gorakoentzat da soilik.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko:
943 49 42 48 / 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoanatura.eus
www gipuzkoanatura.eus

Gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (X, Facebook eta Instagram) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, txantxangorri@txantxangorri.info helbidera idatz diezagukezu.




Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta