Publizitatea

Publizitatea Txantxangorri aldizkarian

Zure publizitatea Txantxangorri aldizkarian

Milaka pertsona eta bezero potentzialengana iritsi nahi duzu?

Gurekin posible izango duzu, Txantxangorrirekin aukera duzu!

Aldizkaria doan banatzen da ehunka saltoki, taberna eta jatetxeetan eta harpidedun direnek etxean jasotzen dute. Guztira 2.500 ale banatzen ditugu hilabetero, 10.000 irakurle baino gehiagorengana iristen gara.

Tolosaldetik hedatzen bagara ere, Gipuzkoako 40tik gora herritan banatzen dugu aldizkaria Goierritik hasi eta kostalderaino, baita Nafarroako batzuetan ere, hala nola, Leitzan eta Lekunberrin. 250 denda baino gehiagotan aurki daiteke aldizkaria.

Urte guztian zehar Argazki Erronka antolatzen dugu, eta gero eta gehiago dira hilabetero parte hartzen duten pertsonak.

Txantxangorri aldizkarian iragartzea edozein enpresa edo elkarteren esku dago. Irakurle fidel eta konprometituak ditugu, aldizkaria hilero-hilero bilatu, jaso eta irakurtzen dutenak.. Bereziki aproposa da bertako enpresa eta komertzioentzat, irakurleek oso gertuko eta konfiantzazko aldizkaria baitute eta hori iragarleek ere jasotzen duten.

Bestalde, denda edo komertzio bat baduzu eta Txantxangorri aldizkaria bertan uztea nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Prezio bereziak ditugu urte guztirako kontratazioa egiten dutenentzat.

Gure aldizkariaren parte izan nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan

2500

Ale

10000

Irakurle

40

Herri

250

Denda

Informazio gehiagorako, tarifak kontsultatzeko edota kontratazioak egiteko jarri gurekin harremanetan

 

txantxangorri@txantxangorri.info

 

943 698 996

 

660 913 777

Harremanetarako
Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia