Starlight gaua antolatu du Aranzadi Zientzia elkarteak

Starlight gaua antolatu du Aranzadi Zientzia elkarteak

Aranzadi zientzia elkarteak izarren argia defendatzeko ospakizun birtuala prestatu du

Argi kutsaduraren zergatia izango da aurten Aranzadi zientzia elkarteak antolatu duen Starlight Konferentziaren gaia. Paul Mínguez-Olaondo, Astronomia Saileko kideak emango du, internet bidez. Datorren apirilaren 20ean, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan ikusi ahal izango da zuzenean AranzadiCiencia youtubeko kanalean, esteka honetan.

Horretaz gain, Aranzadik beste ekimen batean parte hartzera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Apirilaren 20ko gauean etxetik ikus dezakegun gaueko izarren argazkiak sare sozialetan #elcielodesdecasa #zeruaetxetik traola erabiliaz partekatzea. Eta honela, gu guztion ondarea den izarren argia defendatzea.

2007ko apirilaren 20ean, Starlight Konferentziak gaueko zeruaren balioak babesteko nazioarteko kanpaina egiteko erantzunkizuna hartu zuen. Horretarako instituzio publiko nahiz pribatuei ekimen honetan parte har dezaten
deialdia egin zen.




Déjanos tu opinión

Zurriola correduria de seguros
CDI Informatika
Tolosa motor
Dentieder hortz klinika
Gruas y Transportes Urbieta