Ingurumen heziketa, inoiz baino beharrezkoagoa

Ingurumen heziketa, inoiz baino beharrezkoagoa

Ingurumen heziketa, inoiz baino beharrezkoagoa

Naturarekiko errespetua handitu da, baina jakintza galdu dugu

Mikel Olano, basozaina

Ekologia, bioaniztasuna eta antzeko kontzeptuak modan jarri zaizkigun honetan, naturatik aldentzen ari gera etengabean. Gure gazteak eta ez hain gazteak naturatik at bizi gara, lurrarekin harremandu gabe. Natura errespetatzen dugu baina, aldi berean, ez dugu ezagutzen.

Gero eta urbanitagoak gera. Smartphone bat esku artean badugu nahikoa, ez dugu beste ezer behar. Nahikoa gure mundu birtual horretan zoriontsuak izateko.

Baserria pikutara joan zaigun honetan, lurrarekin harremantzeko aukera ere joan zaigu. Ez da paisaia aldatzen ari den gauza bakarra, gure nortasuna ere aldatzen ari da. Hainbat landare eta animalia bizilagun ditugu eta ezagutzea komeni zaigu. Ezin dugu pentsatu gurea dela espezie bakarra. Akats larria izango litzateke hori. Gainontzeko espezieak suntsitzen baditugu, gurea ere kinka larrian egongo da.

Ingurunea ezezaguna

Urubia, aske utzi aurretikOso eskolatuak ditugu gure gazteak. Munduko herrialde guztiak buruz ikasi dituzte nahiz eta hurrengo egunean ahaztuak izan. Matematika, ingelesa eta gainon-tzekoetan trebeak izan behar dute, bestela jai daukate.

Hori bai, etxe aurrean dituzten zuhaitzak ez dituzte ezagutzen. Ez da arrastorik ere. Txepetxa, txantxangorria edo birigarroa bereizten ez dakite. Gure ibai eta erreketan bizi diren animaliei buruz zer esanik ez. Saguzarrak eta sugeak, ah, ze nazka! Hori bai. Songoku, Pokemon eta antzeko marrazki bizidunen bildumak de pe a pa dakizkite.

Gure gurasoek ederki bereizten zituzten zuhaitzak, animaliak eta gainontzekoak. Inguruan zuten natura ondo ezagutzen zuten.

-“Gaur goizean galeperra entzun diat…”

-“Atzo gabirai zuria (Mirotza) pasa huen etxe azpiko sorotik…”

Naturzaletasuna

Haurrek adi jarraitzen dituzte hegazti basatien inguruko azalpenakGaur egun, zorionez, naturarekiko errespetua gailendu da, baina, zoritxarrez, jakintza galdu dugu. Transmisiorik ez da egon.

Natur zaleak gara denok. Etxe ondoan dorrotxori (txolarrea) kume bat hilik topatzen badugu, bihotza lehertzear jartzen zaigu.

Hori bai, gure mendi eta txoko guztiak hanka azpian pasa eta ez da ezer gertatzen. Mendiak folklore plaza bihurtzen ari zaizkigu. Hemen lasterketa han lasterketa… Mundu bat jende behin eta berriro orain arte lasaiak ziren gure mendietan.

Antzeko adibide mordoxka jar ditzaket beste hainbat jarduerari buruz. Motoak mendian… eta abar luze bat. Non dago lasaitasuna ? Nora goaz?
Askotan iruditzen zait mutur batetik bestera igarotzen ari garela. Eta agian erdian dago oreka. Horregatik beharrezkoa dugu hanka azeleragailutik altxa eta atzerantz pixka bat begiratzea.

Honen arira, iruditzen zait basozainok ere zerbait egin dezakegula ingurumen heziketaren arloan. Lan mota asko ditugu baina hau izan daiteke garrantzitsuenetako bat. Segidan doa adibide bat: gure lanetako bat da zaurituta, gaixo eta antzeko egoeretan aurki-tzen diren animaliak jasotzea. Segidan errekuperazio zentro batera eramaten ditugu.

Bertaratutako animalia kopuru bat hil egiten da, zauri larriak dituztelako, oso gaixo sartu direlako, eta abar. Beste kopuru bat bizirik gelditzen dira, baina berriro naturan birsartzeko moduan ez. Adibidez, hegazti bat hegala moztuta. Baina beste batzuk dezente ondo errekuperatzen dira eta askatuak izaten dira.

Aurreko ekainean an-tzeko zerbait egin genuen bi herri txikietan: Gabirian eta Altzon. Urubiak (hontza mota bat) askatu genituen ilunabarrean.

Protagonistak, nola ez, urubiak ziren, baina baita ere bertan bildu ziren gaztetxoak, beraien gurasoak eta gainontzekoak. Ikustekoa da gazte hauek jartzen dituzten begiak, daukaten kuriositatea, egiten dituzten galderak. Nola egoten diren adi-adi ematen zaiz-kien azalpenen aurrean, eta azkenik ze txalo eta saltoak egiten dituzten hegaztia aireratzeko momentuan.

Déjanos tu opinión

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta