Sukaldean hasteko prest

Sukaldean hasteko prest Txantxangorri Aldizkaria

Sukaldean hasteko prest

Telebistan sukalde programak arrakasta handia daukate, baina, etxean ba al dakigu janaria prestatzen? Gosaltzeko, bazkaltzeko edo afaltzeko sukaldean sartzen gara, eta askotan osagai bakoitza modu egokian prestatzerakoan zalantza jartzen zaigu.

Denbora gutxian errezeta landuagoak egiteko gai izango garaOinarrizko sukaldaritza arrautza frijitua edo xerra egitetik hurrengo pausura joatea da eta osagaiak nahasten hastea. Kantitateak, osagai bakoitzaren ezaugarriak edota sukaldatzerakoan erabiliko dugun tenperaturak zerikusia izango dute, eta errazena pixkanaka hastea da.

Adibidez, xerra egitetik haragi gisatua egitera igarotzeko, biderik errazena errezeta bat lortu eta pausuz-pausu jarraitzea da. Gaur egun, interneten hainbat errezeta aurkitu daitezke, barazkietatik hasi eta postreetara, eta ez zaigu zaila izango gustuko bat aurkitzea. Hori bai, hasieran, osagai gutxi dituztenekin proba egitea da gomendagarriena.

Sukaldeko ordena

Normalean, errezetatan bertan jarriko digu nola moztu osagaiak baita erabili behar dugun tenperatura ere. Hori jarraitzea garrantzitsua da ikasi arte, oso bero jartzen badugu zartagina, kanpotik egina baina barrutik gordina geratuko zaigulako, edo baxuegia badago denbora gehiegi beharko dugulako. Gainera, orokorrean, barazkiak lehenago egiten dira haragia baino, baina arraina nahiko azkar prestatzen da.

Osagaien artean gaur egun ia edozer aurkitu dezakegu dendan, tipulatik hasi eta munduaren beste aldean hazitako fruituetara. Hala ere, egokiena bertakoa eta garaian-garaikoa erabiltzea da, horrela bakarrik lortuko baitugu bere puntu onenean dauden jakiak jatea. Izan ere, barazki zein fruitu exotikoak askotan behar baino lehenago jasotzen dituzte, bidean ‘heldu’ eta dendetara behar bezala iristeko.




Espeziak, azkena

Tamaina ezberdinetako eltzeak sutanPasta, tortillak edo barazki-menestra egiten segituan ikasiko dugu, eta hortik abiatuta, pixkanaka osagai gehiagoko platerak prestatu ditzakegu. Hori bai, gatza, espeziak edota bestelako bizigarriak bukaerarako uztea gomendatzen da, ez baita erraza kantitatea asmatzea.

Gure inguruan pipermina bezalako espeziak ez dira hainbeste erabiltzen, baina gatza bai. Behin errezeta prestatu dugunean, eta probatu dugunean, gatza kantitate egokia duela ziurtatuko dugu, eta behar izanez gero pixkanaka gehitzen joan, probatzen dugun heinean.

Errezeten artean zailenak postreak izan ohi dira, orain gutxi arte sukaldaritzan ia baztertuak egon arren. Sukaldaritza guztia da kimika, baina postreen kasuan, bizkotxoak esaterako, are nabarmenagoa da eta bereziki garrantzitsua da errezetak jarraitzea, kantitateak aldatuz emaitza ere guztiz aldatuko delako: agian guztiz gogorra geratuko zaigu, edo ez da ondo egosiko eta gordina egongo da.

 

Tresna ezberdinak izatea baliagarria daEltzeak eta zartaginak

Sukaldean, osagaiez gain, oinarrizko zerbait bada ontziak dira. Onena, tamaina ezberdinetako eltzeak edukitzea da, prestatuko dugun plateraren eta kantitatearen arabera bata edo bestea aukeratzeko. Zartaginen kasuan ere, gauza bera. Hori bai, garrantzitsua da frijituak egiteko olioa oso beroa egotea, baina kerik botatzen ez duela.

Onena janaria 65 gradutik gora berotzea da, horrela kaltegarriak izan daitezkeen mikroorganismoak hiltzen ditugulako; baina noski, gehiegi berotzen badugu, osagaiek propietateak gal ditzakete, edota zuzenean, erre. Orokorrean, mota guztietako legendak badaude ere, egokiena haragia edota edozein jaki ez txigortzea da. Eta halakorik gertatuz gero, erretako zatiak hobe jaten ez baditugu, toxikoak gerta daitezkeelako.

Déjanos tu opinión

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta