Olioa, urre likidoa

Aceite de oliva

Olioa, urre likidoa

Olioek garrantzia ukaezina dute sukaldean, baina denak ez dira berdinak, eta ez dute prestakuntza mota guztietarako balio

Agurtzane Núñez Yarza

Olioa ia denetarako erabiltzen dugu sukaldean: lekaleak egosteko, entsaladatan edota frijituak egiteko. Gizakiok beharrezkoa dugu osasunerako koipea edo gantza, bai animaliena zein landareena. Hala ere, ahal den heinean landare-koipea da gomendagarriena, animaliena gutxitzen saiatu behar garelarik, esaterako, gurina edota animalien haragiaren baitan dagoena.

Landare-koipeetan ezagunenak olioak dira, baina margarina ere bada. Hainbat landare daude olioa egitea ahalbidetzen dutenak, eta herrialde bakoitzak berea duela esan daiteke. Guretzat ezagunenak oliba- eta eguzkilore-olioak dira, baina Europako zein munduko beste herrialdeetan bestelako landareak erabiltzen dira. Horien artean daude sesamoarena, linaziarena, palmondoarena, artoarena, kokoarena, kakahuetearena, intxaurrarena, eta abar.

Baina, olio guztiek ez dute sukaldean edozertarako balio. Guztiak gomendagarriak dira gordinik kontsumitzeko, bai entsaladatan, bai gosarietan ogi gainean botata, baita platerean bertan edozein jakiri botatzeko. Sukaldatzerako orduan, berriz, kontuan izan behar dira bakoitzaren ezaugarriak, ‘ke puntua’ esaten zaiona, edo bestela esan da, noiz hasten den olioa erretzen eta kea ateratzen.

Izan ere, batzuk besteek baino tenperatura altuagoak jasaten dituzte eta garrantzitsua da ezagutzea, batez ere frijitzerakoan. Tenperatura altuena jasaten dituena oliba-olioa da. Horrek frijituak egiteko egokienetarikoa izatea egiten du. Eguzkilore-olioak, berriz, ke-puntu bajuagoa du eta tenperatura altuetan frijitzeko ez da hain egokia. Hala ere, zapore oso leuna duenez, askotan erabilia izan da.

Bestalde, gure inguruan hain erabiliak ez badira ere, palma, koko edota linazi olioak ere ezagunak dira, batez ere jaki prozesatuetan. Palmondoarena, adibidez, Afrikan erabiltzen da hemen oliba-olioa erabil-tzen den bezala. Eta, olio ia guztietan bezala, olio birjina estrak daude, kalitate altuenekoak, baita refinatuak edo finduak ere, kalitate baxuagokoak, eta horiek dira gehienetan jaki prozesatuetan erabiltzen direnak.

Zaporedun olioak

Zaporeari dagokionez ere, olio guztiak ez dira berdinak, eta batzuk duten zaporeagatik ezberdintzen dira, olibarena, kokoarena edota kakahuetearena, esaterako. Kasu batzuetan, jakien zaporea mantendu nahi badugu, eguzkilore-olioa edo zapore leunekoa erabiliko dugu, baina besteetan, agian beste ukitu bat eman nahiko diogu.

Momentu horietarako, zapore indartsuko olioez gain, usaindun olioak egin ditzakegu. Batez ere espeziak eta belar usaintsuak erabiltzen dira horretarako, baita zenbait fruitu, baratxuriak, piperminak edota limoiak ere.

Usaindun olioak dendan erosi badaitezke ere, etxean egitea oso erraza da. Nahikoa da litro bat oliba-olio birjin estratan nahi ditugun osagaiak sartzea eta gutxi-gora behera hilabetez eduki-tzea.

Adituek diotenez, barazkien platerak lagun-tzeko egokienak baratxuri edota albahakarena dira, haragientzako eta arrainentzako erramua, erromeroa edota ezkaia, entsaladentzako limoi zaporeduna, eta pasta, lekale eta haragi errearentzako piperminarena.

Adibidez, limoi zaporea emateko bi limoien azalaren zati horia sartuko dugu, edo erramu orri bat, edo pipermina txikituta. Gero eta denbora gehiago eduki zapore gehiago izango du, beraz, pixkanaka probatu eta nahi dugunean olioa filtratzea da egokiena.

Déjanos tu opinión

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta