Urki: «Azken urteetan batere presio gabe joaten naiz»

Jesus Mari Ormaetxea ‘Urki’ segalaria

Urki: «Azken urteetan batere presio gabe joaten naiz»

Jesus Mari Ormaetxea ‘Urki’ > Segalaria

Amaia Núñez Yarza

Gaztetan hasi zen sega munduan eta ordutik ez dio utzi txapelketetan parte hartzeari. Euskadiko txapeldun izan da hiru alditan eta Gipuzkoakoa bitan. «Horrekin konformatzen naiz», dio Jesus Mari Ormaetxea ‘Urki’k. Orain, parte hartzen jarraitzea du helburu nagusi.

-Nolatan hasi zinen?

-Hamasei edo hamazazpi urterekin hasi nintzen segarekin, eta gustatu egin zitzaidan. Lehendabizi Alemaniara joateko animatu ninduten, ehun metrotarako. Gero, Zaldibiako kuadrilla batekin, Altzo eta hauekin, hasi nintzen. Gipuzkoako Euskal Herriko txapelketarako animatu ninduten, eta gaur arte.

-Familiatik datorkizu sega?

-Pixka bat bai. Nire aita, Miguel, baserrian lanean asko ibili zen segarekin. Ez zen gu bezala urtero txapelketan ibiltzen, baina behin Jauregin atera zen, Hernanin, Urtain boxeolariarekin, Asteasuko beste batekin, Benito Otegi, eta Bernardo Irastorzarekin. Asteasuarrak irabazi zuen urte hartan. Urtain azkena izan zen eta nire aita hirugarren. Bestela, ez zen urtero ateratzen, baina beti gustatu izan zitzaion. Beragatik etorri zitzaidan niri afizioa. Aitak animatu zidan.

-Ehun metroak zer lan mota da?

Jesus Mari Ormaetxea 'Urki' hirugarren Gipuzkoako Sega Txapelketan-Ehun metro, 10×10 metroko koadro bat azkar eta ondo moztea da. Azkar eta gaizki mozten bazenuen, puntuatu egiten zuten. Hori da niri ondo eman ez zaidana. Oso teknikoa izan behar zara, burua oso preparatuta izan behar duzu. Hiru minutuko gauza da eta ondo hasi eta bukatu behar duzu. Akats bat egiten baduzu, joan zaizu.

-Alemaniarrekin aldea dago?

-Bai. Hangoak ez daude gu bezain prest hemengo txapelketarako, ordu erdi edo ordubeteko lanetarako. Horretarako bakarrik daude, 10x10erako. Haiei irabaztea zaila da, ia ezinezkoa. Han egon izan gara, han ere onak eta txarrak daude, baina hemengo onenekin ere ezin dugu lan horretan. Hona ere etortzen ziren. Mozketa mota hori oso teknikoa da, azkarra. Ez da ordu erdi edo ordubeteko lanetan bezala, urduritasunarekin edo gaizki hasten bazara, aldatzeko denbora ematen dizuna. Burua oso zentratua izan behar duzu.

-Segak berdinak dira?

-Ez. Hemengo segak, hemengo txapelketarakoak, lodiagoak dira. Hemen eginak dira, kiloak botatzeko indar gehiago dute. Hango segak finagoak dira, ez delako kilo kontua, ondo garbitzea baizik. Finagoak dira eta ez duzu beheragotik moztu behar, goragotik moztu behar da. Jakin behar da ez duela balio orain goitik eta gero behetik moztea. Ez dago neurri zehatz bat, baina dena maila berean geratu behar da. Koskek penalizazioa dute. Gipuzkoako txapelketan modalitate hau ere jarri dute. Atera naiz txapelketan, baina gazteentzako lana da, oso azkar egin behar duzu.

-Hasieratik aurkeztu zinen txapelketetara?

-Bai. Lehenengo urtean Gipuzkoako txapelketan ez nintzen finalera sartu. Euskadikoan atera nintzen lehenengo urtean finalera iritsi nintzen, Beran. Uste dut azkena geratu nintzela, baina lehen urtea izateko, ez dago gaizki. Finalera iristearen animoekin, aurrera jarraitu nuen. Garai hartan ia final guztietara iristen nintzen. Orain, 45 urte ditut, eta gazteak indartsu daude. Aurten ere Gipuzkoako Txapelketako finalera iritsi nintzen, baina Euskadikoan ez.

-Oraindik jarraitzen duzu, beraz.

Jesus Mari Ormaetxea 'Urki' hirugarren Gipuzkoako Sega Txapelketan-Bai, lehengo urtean Gipuzkoako hirugarren geratu nintzen. Jarraitzen dut baina ez da lehen bezala. Nerbio gutxiagorekin noa. Lehen beti horretan pentsatzen egoten nintzen. Orain, familiarekin eta lanarekin, ezberdina da. Beste modu batera hartzen duzu. Gaur egungo gazteek nik hartzen nuen moduan hartzen dute. Hobeto agian, preparatzaile fisikoa, fisioa, medikua… dute. Zaila da gaur egungo gazteei irabaztea. Lehenengo txapela 2003 urtean irabazi nuen, Irunen. Gero 2010ean hurrengoa Pikoketan, Oiartzunen, apustu handiak egiten ziren lekua, eta 2012an azkena. Gipuzkoako txapelketa bi aldiz irabazi dut. Horrekin konformatzen naiz.

-Entrenamenduak nola egiten dituzu?

-Nik ez dut inoiz entrenatzaile fisikorik eduki, ez zait gustatzen zer egin behar dudan esatea. Lehengo kirolarien antzera egiten dut. Mendira joaten naiz eta nik kontrolatzen dut, ordu eta erdi, bi ordu egingo ditut. Besteetan mendira joan eta serie batzuk egiten ditut. Neguan gimnasio pixka bat egiten dut, baina segarekin hasten naizenean ez dut gimnasioa ukitzen. Sega eta mendi pixka bat. Fondoa hartzera joaten naiz. Gero segarekin hasten naizenean, segan zentratzen naiz eta ez hainbeste mendian. Kontrolatu egin behar da. Lanak ere lagundu dit kirol honetan jarraitzen. Chillida Lekuko lorezaina naiz eta entrenamenduekin jarraitzeko aukera ematen dit ordutegiak.

-Txapelketa batera iristean eta lehiakideak ikustean pentsatzen duzu ‘hauek irabazi ditzaket’?

-Egunean duzun presioa da. Orain, dudan adinarekin, azken urteetan batere presio gabe joaten naiz. Txapelak irabazi ditut, urte onak izan ditut eta nahikoa dut. Baina gustuko dut eta jarraitzen dut. Ez dut lehiaketa bezala hartzen, hobby bezala baizik. Orduan, presio gutxiagorekin noa. Lehenengo egitea zaila da, baina ondo entrenatua noa. Ondo entrenatua banoa, pentsatzen dut ‘besteak egun txarra badu eta nik ona’, irabazi dezaket. Beti irabazteko esperantzekin. Barrutik badakizu zaila dela, baina irabazi dezaket.

Déjanos tu opinión

Cristaleria Añorga Txiki
Arretxe lorategia
Gruas y Transportes Urbieta