{"id":2900,"date":"2019-07-05T13:27:18","date_gmt":"2019-07-05T11:27:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/istorioak-egi-bihurtuz\/"},"modified":"2025-02-12T20:37:36","modified_gmt":"2025-02-12T19:37:36","slug":"moriarti-istorioak-egi-bihurtuz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/moriarti-istorioak-egi-bihurtuz\/","title":{"rendered":"Moriarti, istorioak egi bihurtuz"},"content":{"rendered":"<h2>\u201880 egunean\u2019, \u2018Loreak\u2019 eta \u2018Handia\u2019 filme arrakastatsuak ekoiztu ditu Jon Gara\u00f1o zine zuzendariak Moriarti ekoiztetxeko lankideekin batera<\/h2>\n<p><a href=\"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/etiketak\/amaia-nunez\/\"><em>Amaia N\u00fa\u00f1ez<\/em><\/a><\/p>\n<p>Irudi bat, norbaitek esandako zerbait, txikitako oroitzapenak\u2026 edozer gauzak du atzean filma sor dezakeen istorio bat. Zinea pertsonaiei bizitza ematea dela pentsatu dezake batek baino gehiagok. Baina pertsonaiek bizitza hartu arte bide luzea dago egiteko. Jon Gara\u00f1o zine zuzendariak ia hemeretzi urte daramatza eta ondo ezagutzen du bide hori. Izan ere, orain arte filme, dokumental zein laburmetrai ugari ekoiztu dituzte eta horietako askok emaitza onak eman dizkiete.<\/p>\n<p>Hala ere, hasierak ez ziren horrelakoak izan. Bost lagunek osatutako taldea izan zen gaur egun <a href=\"http:\/\/www.moriarti.com\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Moriarti<\/a> produkzioak denaren muina. Jada desagertua dagoen Urnietako zine eskolatik irten berritan laburmetraiak egiten hasi ziren eta pixkanaka dokumentalak egitera igaro ziren.<\/p>\n<p>Dena den, sorkuntza propioak egiteko, hasieran bestelako ekoizpen zerbitzuak eskaintzen zituzten. Urteekin murrizten joan diren arloa da hau. \u00abEkoizpenaren aldeko apustua egin genuen, benetan motibatzen gintuena\u00bb, onartzen du Jon Gara\u00f1ok, \u00abeta hasieratik ondo funtzionatu zuen\u00bb. Lehenengoa \u2018Lucio\u2019 dokumentala izan zen 2007an, Donostiako Zinema Jaialdian Zabaltegi sekziorako aukeratua izan zena eta Goya sarietan Filme Onenaren sarira izendatua izan zena.<\/p>\n<p>Lanak ere nahiko banatuta dituzte taldean: hiru arduratzen dira zuzendari lanak egiteaz, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga eta Jon Gara\u00f1o bera; Xabier Berzosak, aldiz, ekoizpen lanak egiten ditu. Gainera, hasierako boskotean Jorge Gil Munarriz ere bazegoen, gero gidoigintza ikasketak jarraitzeko Madrilera joan zenean taldea utzi egin behar izan zuena, nahiz eta urte luzetan Moriatin gidoigintzan lan egin izan duen. Bere ordez sartu zen Asier Acha, \u00abekoizpenaz gain batez ere zenbakiez arduratzen dena\u00bb. Hori bai, hurrengo filmean, \u2018La trinchera infinita\u2019 izenekoan, hiruren artean elkarbanatuko dituzte zuzendaritza lanak. \u00abLan egiteko beste formula bat da\u00bb, aitortzen du. Lehen aldia da hirurak batera arituko direna.<\/p>\n<p>Pelikula bat egiteko ideia denen artean sortu ohi da: \u00ablehenengo bilera bat egiten dugu bakoitzak otu zaizkion ideiak botatzeko. Edozertik atera daitezke, zerbait irakurtzerakoan, edo beste filme bateko trama batetik, haurtzaroko bizipen batetik\u2026\u00bb, dio. \u00ab\u201980 egunean\u2019 adibidez, nire bi lagunei gertatutakoaren eta adineko pertsonekin lan egin nahi izatearen arteko nahasketa bat da. \u2018Loreak\u2019 berriz, Jose Mariren ideia izan zen, errepidean zeuden loreak ikusita\u00bb. &#8216;Handia&#8217;, aldiz, Gara\u00f1ok gaztetatik zuen ideia zen, \u00abSan Telmo museora egindako eskolako irteera batean bere gauzak erakutsi zizkiguten, eta beti egin nahi izan nuen Altzoko handiari buruzko filma\u00bb.<\/p>\n<h3>Bi estreinu aurten<\/h3>\n<p>Aurten bi filme estreinatuko dituzte. Alde batetik \u2018La Trinchera Infinita\u2019 pelikula eta \u2018Mateoren ama\u2019 laburmetraia, fikziozkoak biak. Filme luzeko gidoia \u2018Handia\u2019 grabatzen zuten bitartean idatzi zen. Izan ere, \u00abNormalean bospasei proiektu izaten ditugu karteran, eta horietatik baten bat sortzen da, ez dakizuna zehazki zergatik\u00bb, dio. Horrela, \u2018La Trinchera Infinita\u2019 urriaren 31an, \u00abHalloween gauean\u00bb, estreinatuko da aurreikuspenak betetzen badira. \u00abHau badakigu nola den, zure azken filmea da zutaz hitz egiten duena. Filme hau nola ateratzen denak baldintzatuko du zinea egiten jarrai dezagula, hori da guk nahi duguna\u00bb.<\/p>\n<p>\u2018Handia\u2019 filmak \u2018Loreak\u2019 eta \u201980 egunean\u2019 filmeekin jarraitutako ibilbidea borobildu zuela esan daiteke. Hiruekin lortu dituzte emaitza onak Moriartiko lagunek, Donostiako Zinemaldian aukeratuak izan zirelako. \u00abFilme guztientzako oso leku garrantzitsua da, eta \u2018Loreak\u2019 sail ofizialean lehiatzea guretzako amets bat betetzea izan zen. Goya sarietan izendatua egon zen, eta Oscar sarietarako aukeratua\u00bb, gogoratzen du Gara\u00f1ok. Dudarik gabe, urteetan egindako lan onaren emaitza izan ziren izendapen hauek.<\/p>\n<p>Are gehiago, \u00ab&#8217;80 egunean\u2019 oraindik eskatzen digute zine jaialdi batzuetan\u00bb, baina horrek ez die hurrengo proiektuetarako beren lana baldintzatzen. \u00abPosible da hurrengoak ez lortzea filme horiek lortu dutena eta horregatik ez da hobea edo okerragoa izango. Batzuetan momentuko gustuek baldintzatzen dute, jendeak, baita zorteak. Orain arte funtzionatu du, baina ikusiko dugu\u00bb.<\/p>\n<table style=\"width: 100%;\">\n<tbody>\n<tr>\n<td style=\"width: 100.0000%;\">\n<hr \/>\n<p><i>Erreportajea gustatu bazaizu, jarrai iezaguzu sareetan (<a href=\"https:\/\/www.x.com\/Txantxangorri_a\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span style=\"color: #41a85f;\">X<\/span><\/a>, <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/txantxangorri.aldizkaria\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span style=\"color: #41a85f;\">Facebook<\/span><\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/txantxangorrialdizkaria\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><span style=\"color: #41a85f;\">Instagram<\/span><\/a>) gure edukiez gozatzeko. Gainera, proposamen edo iradokizunen bat helarazi nahi badiguzu, <a href=\"mailto:txantxangorri@txantxangorri.info\" data-fr-linked=\"true\"><span style=\"color: #41a85f;\">txantxangorri@txantxangorri.info<\/span><\/a> helbidera idatz diezagukezu.<\/i><\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p><script async src=\"https:\/\/pagead2.googlesyndication.com\/pagead\/js\/adsbygoogle.js?client=ca-pub-6348378977885706\" crossorigin=\"anonymous\"><\/script><br \/>\n<!-- Iragarki laukia --><br \/>\n<ins class=\"adsbygoogle\" style=\"display: block;\" data-ad-client=\"ca-pub-6348378977885706\" data-ad-slot=\"9831795080\" data-ad-format=\"auto\" data-full-width-responsive=\"true\"><\/ins><br \/>\n<script>\n     (adsbygoogle = window.adsbygoogle || []).push({});\n<\/script><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201880 egunean\u2019, \u2018Loreak\u2019 eta \u2018Handia\u2019 filme arrakastatsuak ekoiztu ditu Jon Gara\u00f1o zine zuzendariak Moriarti ekoiztetxeko lankideekin batera<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2085,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[470],"tags":[486,593,487,490,684,872,488,688],"class_list":["post-2900","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-cultura","tag-cine","tag-en-80-dias","tag-flores","tag-handia-es","tag-jon-garano-es","tag-moriarti-es","tag-peliculas","tag-txantxangorri-aldizkaria-92-es"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2900","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2900"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2900\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":7258,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2900\/revisions\/7258"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2085"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2900"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2900"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2900"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}