{"id":2863,"date":"2019-10-12T20:06:19","date_gmt":"2019-10-12T18:06:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/bitxia-da-belaunaldien-artean-familietan-gordetzen-den-antza\/"},"modified":"2024-02-11T01:13:54","modified_gmt":"2024-02-11T00:13:54","slug":"jose-luis-egana-bitxia-belaunaldien-artean-gordetzen-den-antza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/jose-luis-egana-bitxia-belaunaldien-artean-gordetzen-den-antza\/","title":{"rendered":"Jose Luis Ega\u00f1a: \u00abBitxia da belaunaldien artean familietan gordetzen den antza\u00bb"},"content":{"rendered":"<h2>Argazkilaritzatik garai bateko argazki zaharrak biltzera igaro da Jose Luis Ega\u00f1a<\/h2>\n<p><em>Agurtzane N\u00fa\u00f1ez Yarza<\/em><\/p>\n<p>Historia eta argazkilaritza beti izan ditu gustuko Jose Luis Ega\u00f1ak. \u00abBizi naizen tokiaren historia ezagutzea gustatzen zait\u00bb, laburbiltzen du berak. Duela hiru urte, afizio horri ikuspegi berri bat eman zion, Berastegiko argazki zaharrak bilduz, eta jada hiru erakusketa antolatu ditu.<\/p>\n<p>\u00abBehin, kafea hartzen nengoela bertako zerbitzariak bere argazki zaharren albuma erakutsi zidan. \u2018Ze argazki politak\u2019, pentsatu nuen, eta ea batzuk eskaneatzen utziko zizkidan eskatu nion\u00bb, gogoratzen du Ega\u00f1ak. Horiek izan ziren herriko bere lehenengo argazki zaharrak, nahiz eta argazkilaritza betidanik gustatu izan zaion. \u00abEhiza argazkilaritza egiten nuen, hegaztien argazki asko ditut\u00bb, dio.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.txantxangorri.info\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Herritarrek-kuriositatez-ikusten-dute-erakusketa-300x138.jpg\" rel=\"prettyphoto\"><img decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-1471 size-medium\" title=\"Herritarrek kuriositatez ikusten dute Jose Luis Ega\u00f1aren erakusketa\" src=\"https:\/\/www.txantxangorri.info\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Herritarrek-kuriositatez-ikusten-dute-erakusketa-300x138.jpg\" alt=\"Herritarrek kuriositatez ikusten dute Jose Luis Ega\u00f1aren erakusketa\" width=\"300\" height=\"138\" srcset=\"https:\/\/www.txantxangorri.info\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Herritarrek-kuriositatez-ikusten-dute-erakusketa-300x138.jpg 300w, https:\/\/www.txantxangorri.info\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Herritarrek-kuriositatez-ikusten-dute-erakusketa-768x353.jpg 768w, https:\/\/www.txantxangorri.info\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Herritarrek-kuriositatez-ikusten-dute-erakusketa.jpg 800w, https:\/\/www.txantxangorri.info\/wp-content\/uploads\/2019\/10\/Herritarrek-kuriositatez-ikusten-dute-erakusketa-700x322.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Baina ordutik aurrera, herriko argazki zaharrak biltzeari ekin zion, \u00abpentsatu nuen polita izango zela erakusketa bat osatzea. Bizilagunei galdetzen hasi nintzen eta askok utzi zizkidaten\u00bb. Argazki bakoitza eskaneatu, \u00abjabeari ahalik eta lasterren bueltatzea gustatzen zait, etxetik bueltaka ibili ez daitezen\u00bb, eta originala ordenagailuz zuzentzen du, \u00abtolestuta egotearen markak eta horrelakoak badituzte\u00bb, azaltzen du Jose Luis Ega\u00f1ak.<\/p>\n<p>Berastegi herri txikia da, mila biztanleren inguruan dago, baina lehenengo urtean jada bostehun irudi inguruko bilduma osatu zuen. \u00abErakusketarako berrehun bat aukeratu nituen, hoberen zeudenak\u00bb. Garai guztietako argazkiak lortu ditu, batzuk ehun urtetik gorakoak. \u00abLehenengo erakusketa hartarako argazkilaritzaren hastapenetatik 1980 urtera arte jarri nuen muga\u00bb, dio.<\/p>\n<p>Argazki zaharrenak 1880 ingurukoak dira, \u00ab<a href=\"http:\/\/www.guregipuzkoa.eus\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Policarpo Eloseguire<\/a>n lauzpabost argazki dira. Gero, badago herriko plazan ateratako beste argazki bat, 1890 ingurukoa, baina ez dakit norena den ere. Jende asko agertzen da, eta lortu dut jakitea zergatik atera zuten: dirudienez gehienak herritarrak dira, baina lan egitera kanpora joandakoak, bai beste herrietara edo Ameriketara, eta udalak omenaldia egin zien jaien ondoren, abuztuaren 25a aldera\u00bb.<\/p>\n<p><script async src=\"https:\/\/pagead2.googlesyndication.com\/pagead\/js\/adsbygoogle.js?client=ca-pub-6348378977885706\" crossorigin=\"anonymous\"><\/script><br \/>\n<!-- Iragarki laukia --><br \/>\n<ins class=\"adsbygoogle\" style=\"display: block;\" data-ad-client=\"ca-pub-6348378977885706\" data-ad-slot=\"9831795080\" data-ad-format=\"auto\" data-full-width-responsive=\"true\"><\/ins><br \/>\n<script>\n     (adsbygoogle = window.adsbygoogle || []).push({});\n<\/script><\/p>\n<p>Urtez urte hainbat argazki lortzen joan ondoren, hiru urtetan osatu du erakusketa, arrakasta nabarmena izan duena. \u00abHerritarrek beren gurasoak, aiton-amonak, beste herritarrak, ikusten dituzte eta oroitzapenak elkarbanatzen dituzte\u00bb, gogoratzen du. Hori bai, argazki guztiak txuri-beltzean jartzen ditu, baita koloretakoak ere, \u00abantigoaleko puntu bat ematen dio\u00bb.<\/p>\n<p>Batez ere <a href=\"https:\/\/www.txantxangorri.info\/berastegitik-barrena\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Berastegiko<\/a> bertako argazkiak ditu, \u00abEldua auzoko gutxi lortu ditut, ez dudalako bertako ezagun asko\u00bb, dio. Hori bai, datozen urteetarako tartea 2000 urtera zabaltzea pentsatzen ari da, zaila delako argazki zahar gehiago lortzea, baita egungo biztanleak beren burua ikus dezaten ere.<\/p>\n<p>Eibartarra jaiotzez, deigarria iruditzen zaio herrian belaunaldiz belaunaldi senideek gordetzen duten antza. \u00abArgazkiak ikusten nituenean, bertako pertsonak zeintzuk ziren jakin gabe pentsatzen nuen \u2018halako etxekoen aurpegi bera dute\u2019, eta asmatu egiten nuen. Nahiz eta argazkien artean berrogeita hamar urtetik gora pasa, familiakoek antza asko dute\u00bb, dio.<\/p>\n<p><script async src=\"https:\/\/pagead2.googlesyndication.com\/pagead\/js\/adsbygoogle.js?client=ca-pub-6348378977885706\" crossorigin=\"anonymous\"><\/script><br \/>\n<!-- Iragarki laukia --><br \/>\n<ins class=\"adsbygoogle\" style=\"display: block;\" data-ad-client=\"ca-pub-6348378977885706\" data-ad-slot=\"9831795080\" data-ad-format=\"auto\" data-full-width-responsive=\"true\"><\/ins><br \/>\n<script>\n     (adsbygoogle = window.adsbygoogle || []).push({});\n<\/script><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Argazkilaritzatik garai bateko argazki zaharrak biltzera igaro da Jose Luis Ega\u00f1a.<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":2130,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[470],"tags":[665,825,492,511,513,668,670],"class_list":["post-2863","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-cultura","tag-argazki-zaharrak-es","tag-berastegi-es","tag-entrevistas","tag-exposicion","tag-fotografia","tag-jose-luis-egana-es","tag-txantxangorri-aldizkaria-95-es"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2863","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2863"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2863\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5637,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2863\/revisions\/5637"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2130"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2863"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2863"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2863"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}