{"id":2819,"date":"2020-01-09T14:22:22","date_gmt":"2020-01-09T12:22:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/eskuz-egindako-bitxiak-luixi-goikoetxea\/"},"modified":"2023-02-17T11:24:05","modified_gmt":"2023-02-17T10:24:05","slug":"eskuz-egindako-bitxiak-luixi-goikoetxea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/eskuz-egindako-bitxiak-luixi-goikoetxea\/","title":{"rendered":"Eskuz egindako bitxiak"},"content":{"rendered":"<h2>Eskulanetarako afiziotik abiatuta, bitxi propioak sortzen ditu Luixi Goikoetxeak<\/h2>\n<p><em>Agurtzane N\u00fa\u00f1ez Yarza<\/em><\/p>\n<p>Betidanik gustatu izan zaizkio eskulanak Luixi Goikoetxeari. Etxean amarengandik ikasi zuen gurutze-puntua egiten, baina ondoren, mota guztietako eskulanak ikasteari ekin zion. \u00abEzkondu nintzenean kultur etxean antolatzen ziren ikastaroetara joaten hasi nintzen, denetan parte hartzen nuen, zeramika, makramea, larrua\u00bb, gogoratzen du.<\/p>\n<p>Gaur egun, horiek guztiak bere zaletasun gogokoena bilakatu ditu pitxiak eta osagarriak eginez. \u00abEgin nuen azken eskulan ikastaroa pitxiena zen, Zizurkilen. Beti gustatu izan zait lepoko asko edukitzea eta neuzkanak askatu eta berriak egiteko aprobetxatu nuen\u00bb, dio Luixi Goikoetxeak.<\/p>\n<h3>Artisautza azokak<\/h3>\n<p>Baina handik gutxira, \u00abirakasleak ikastaroko kideei herriko artisautza azokan erakusketa postua jartzea proposatu zigun, eta nahi zuenak saltzeko aukera zuen. Material gehiago erosi nuen eta erakusketan salgai jarri nituen, eta gustatu egin zitzaidan\u00bb, oroitzen du.<\/p>\n<p>\u00abSaldutakoarekin material gehiago erosten nuen. Saltzen ez nuena hasieran gertukoen artean oparitzen nuen, baina gero azoka gehiagotara joatea pentsatu nuen. Aurten zortzi batetara joan nahiz, eta bestela ezagutuko ez nituen herri pila bat ezagutzeko aukera eman dit\u00bb, dio, argi baitu \u00abhonetatik ezin daitekeela bizi, afizio bat da niretzat\u00bb.<\/p>\n<p>Azoketan Ixiar Iturzaeta alabak laguntzen dio bai materialarekin, baita bezeroekin ere. \u00abBiren artean errazago jartzen eta kentzen da postua. Eta, egia esan, azoketan egotea gustuko dut\u00bb, azaltzen du. \u00abJendetasuna dauka\u00bb, onartzen du Luixik.<\/p>\n<h3>Bitxien diseinu propioa<\/h3>\n<p>Hasieran etxean egiten zituen arren, gaur egun espazio propioa sortu du bere eskulanak egiteko. \u00abAzkenean material asko nuen, erremintak, eta garrantzitsua da dena ondo antolatuta edukitzea\u00bb, dio.\u00a0 \u00abPapera, larrua, kableak, haria, telak, bakoitza bere lekuan. Mota guztietako erremintak dauzkat, taladroak, lijak, alikateak\u2026 gustatzen zaizkit eta saiatzen naiz bakoitzetik bi izaten, badaezpada, batek huts egiten badit. Astean behin bakarrik daukat astia eskulanak egiteko eta asko izorratuko zidan hurrengo astera arte ezer egin ahal ez izateak\u00bb, aitortzen du.<\/p>\n<p>Materialaren zati bat bertako eskulan dendatan erosten badu ere, beste bat interneten lortzen du \u00abpitxiek dituzten osagaiak ziur jakiteko modu bakarra delako. Egun pertsona askok dute alergiaren bat eta, nahiz eta esaten diedan ez dutela urrerik ez zilarrik, zer osagai dituzten ziur jakitea gustatzen zait, jendeari ere esan ahal izateko\u00bb, azaltzen du.<\/p>\n<p>Bitxiak berak sortzen ditu, bere gustuen arabera baita ikusten dituen beste diseinu batzuetan oinarrituta. \u00abGustuko zerbait ikusten dudanean nik dauzkadan materialetara egokitzen saia-tzen naiz\u00bb, dio. \u00abAzokek ere asko erakusten dizute, jendeari zer gustatzen zaion, zer dagoen modan\u2026\u00bb, adierazten du Ixiarrek. \u00abBatzuetan iruditzen bazait diseinuren bat saltzea kostako dela, gero hori izaten da saltzen azkarrena eta ahozabalik uzten nau\u00bb, eransten du.<\/p>\n<p>&nbsp;<br \/>\n<script async src=\"https:\/\/pagead2.googlesyndication.com\/pagead\/js\/adsbygoogle.js?client=ca-pub-6348378977885706\"\n     crossorigin=\"anonymous\"><\/script><br \/>\n<!-- Iragarki laukia --><br \/>\n<ins class=\"adsbygoogle\"\n     style=\"display:block\"\n     data-ad-client=\"ca-pub-6348378977885706\"\n     data-ad-slot=\"9831795080\"\n     data-ad-format=\"auto\"\n     data-full-width-responsive=\"true\"><\/ins><br \/>\n<script>\n     (adsbygoogle = window.adsbygoogle || []).push({});\n<\/script><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eskulanetarako afiziotik abiatuta, bitxi propioak sortzen ditu Luixi Goikoetxeak<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":2195,"comment_status":"open","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[470,469],"tags":[917,531,856,529,647,526,535,649],"class_list":["post-2819","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-cultura","category-destacado","tag-artisautza-es","tag-collares","tag-ixiar-iturzaeta-es","tag-joyas","tag-luixi-goikoetxea-es","tag-manualidades","tag-pendientes","tag-txantxangorri-aldizkaria-98-es"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2819","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2819"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2819\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":4210,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2819\/revisions\/4210"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media\/2195"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2819"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2819"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.txantxangorri.info\/es\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2819"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}